Síguenos en redes sociales:

Bilbo, kapitalismo kognitiboaren hiriburu

Maria Ruido artistaren ‘Electroclass’ lanakBilboren eraldatze prozesua aztertzen duETB-ko artxibo irudiak baliatuta.Zinebin aurkeztu zuenetik erantzun ederraizaten ari da. Edo mozkinez hitz eginbeharko genuke? Indarkeria, garapena,artea edota telebista izan ditu hizpide

ELECTROCLASS lana sarean dago, guztioneskura (bilatzailean Electroclassjartzea besterik ez duzu,Vimeon on lineikusteko). 55 minutu eskas irauten ditu,eta di-da ikusteko modukoa da: erritmo bizia du.Bere irudietan pentsamolde kritiko eta anabasaposmodernoa batzen dira. Diskurtso osatu batekematen dio zentzua irudiek duten karga politikoeta ideologikoari. Gure Euskal Herri konprometitu,pil-pil eta zenbaitetan akritikoa den erretratu-zipriztina. “Helburua telebistako irudienbitartez kapitalismo eredu berria jorratzea izanda, eta hortik sortzen den irudikeri berria aztertzea”,argitzen du Maria Ruidok.

Zinebin, Bilboko Nazioarteko Laburmetrai etaDokumental Jaialdian, bere lana aurkeztu zuenetik,Estatutako hainbat erkidegotan ezagutarazidu. Duela gutxiMadrilgoReina Sofia MuseokoEspainiako dokumental-forma berrien ingurukoziklo batean aurkeztu du. Martxoaren 15ekomugimenduaren inguruan egin den Martin Patinorenlanarekin batera, besteak beste.

Electroclass-eko gaia ez da bereziki puri-puriandagoen horietakoa, Bilboren eraldatze prozesuaez delako atzo goizekoa. Hasiera batean Londreseninguruan egin behar zuen proiektua, hiriarenhegoaldean jazotako “kasu paradigmatikoa”ere oso nazioartekoa baita. Baina 2009an, BilbokoConsonniko ekoiztetxeko lankideekin bat eginzuen Estanbuleko Bienalean, eta Bilbo ardatzhartzea erabaki zuten. “Oso adibide interesgarriazen industria-kapitalismotik kapitalismo kognitiborakourrats gisa. Espainia barruan, kasurikadierazgarriena da, Bartzelonarekin batera. Bilbokbazuen berezitasun bat: oso berria zela, duelagutxikoa etamateriala bazuela”, gaineratu du.

MariaRuidok artxibo-materialekin lan egiten du,eta telebistako irudien bitartez kapitalismo egitateberri horri kontatzeari ekin zion, EuskalHerrian, aitortu dezagun, oso sakon aztertugabeko ikuspegi batetik (Guggenheim-i begiraegon dira bai, baina hiri eredu zabalago batenbenetako hausnarketa falta izan da). Electroclasslanaren hasieran, Euskaldunaren ingurukomanifestaldiak, zarata, itxierak… agertuko dira.Ikus-entzuleak irudi bitxi edo ahaztuak ikusi ditzake.Besteak beste, Silvio Berlusconiren agerraldiahaztezin bat. “Ez nekien bere lehen hartuemana Espainian telebista autonomikoenbidez izan zela, eta ezTelecincoren bitartez. Bere ekoiztetxearen bitartez, eduki eskaintza bat eginzuen 80ko hamarkada erdialdean, ETB sortu etahandik laster. Oso eduki mamitsua zen”, gogoratzendu, berriro ere politikari eta gobernueneta telebista publikoen artean “harreman zuzena”dagoela berretsiz.

Artxibo horiek guztiak ETB-ren lankidetzariesker lortu ditu. “Hara joan ginenean itxaropeneskasa genuen, eta uste genuen ez zela errazaizango. ETB-3 katearen irekierarekin errazagoaizan da. 1970. urtetik artista eta telebistarenarteko hartu emana egon da, eta guk bide horriekin nahi genion.Telebista kate digital berriekinaberastu egin beharko litzateke eduki-gosea, bainabetiko berbera da”, gailentzen du. Britainiakoartxibo publiko “eskuragarriagoekin” alderatuta,eskarmentu “nekagarria” izan du, “osonekeza” eta “garestia” baita ustez “guztionak”diren artxibo horiek eskuratzea, are gehiago,“atzean ekoiztetxe handi bat ez duzunean”. “ETB-3-ri artxiboak eskatuta, guk ordainetan pelikulabat eman behar genien. Horixe izan zen tratua:ez zuten dirurik eman behar izan. Prozesuan bertanere ez zuten esku hartu, produktu bukatuaikusi zuten”, azpimarratzen du.

ARTEA ETA GIZARTEA Oteizaren espirituarekinbat egiten dute Electroclass-ek eta MariaRuidok.Artista gizarteak makurtuta bizi dela adieraztendu elkarrizketa bizi batean artista hilezkorrak.“Izugarri miresten eta errespetatzen dudanpertsona da.Koherentziaren eta artista izatearenerreferentea da. Artearen balio politikoa aldarrikatzendu. Oteizak arrazoi du, artea otzanduegin du gizarteak; oso erakundetua dago. Etaespainiar Estatuan, artista eta erakundeen artekoharremana bezero harremanaren parekoa izanda tradizionalki eta Oteizarena bezalako ahotsagogoratzea oso garrantzitsua da”, argudiatzen du.Narratiba historikoaren inguruan lan egiten duMaria Ruidok, trantsizioen inguruko prozesuaklanduz. Historialaria izaki, zorroztasuna etametologia izan dira bere bidaideak. Bere lehenengolana atzerriratze espainiarraren ingurukoaizan zen: “Nire gurasoak etorkinak izanziren Alemanian 20 urtez. Orain Tunezen lan egitenari naiz. Izugarri interesatzen zait mugimendupostiraultzaile guztia. Eraikitze demokratikoarenetorria interesatzen zait, eta psikiatriarenaldetik lantzen ari naiz, postkolonialismoarenondorioaz”, ondorioztatu du.