GAUR egun doktrinen zarataz eta militanteenozenez beteta daukagu burua,baina, umoregileen oroitzapenek etasatirikoek salbatu ahal gaituzte”.

Ideia horretatik abiatuta sortu zuten JonMirande eta Txomin Peillen euskal idazleekIGELA-euskal heterodoxoen errebista. 1962urteko otsailean, duela mende erdi, ParisekoSaint Germain bulebarreko 15. atarian ireki zenlehen aldiz Igela literatura aldizkariko erredakzioa.“Elkar gorroto, elkar higuin dezazuen,doktrina bezala erabiliko dugu Igela, hola erabakieta deliberatu dugulako”, jakinarazi zutenaldizkariaren lehenengo zenbakian. Hiruhilabetekariaizateko asmoarekin jaio zen eta1963ko udazkenera arte sei zenbaki argitaratuzituzten.

Beste herrialdeetan, gizartearen eta politikarensailetan gogor egiten zuten aldizkariak zeudelaikusi zuten, eta antzerako zerbait egin nahiizan zuten. “Sortu genuen -azaldu du aldizkariarensortzaileetako bat den Txomin Peillenek-,ez baitzen holako aldizkaririk EuskalHerriko munduaz irri eta barre egiteko”.JonMirandek (Paris, 1925-1972) eta Txomin Peillenek(Paris, 1932) gazte zirela, Parisen ikasizuten euskaraz. Mirandek Egan aldizkarianidazten zuen, baina horri ezarri zioten zentsurarenondorioz, inon gehiago ezin zuela publikatuesan zion Peilleneni. Azken horrena izanzen, gehienbat, aldizkaria sortzearen ideia.“Inon ez zen posible halako gauzak egitea,orduan umoristikoa izan behar zuen aldizkaribat abiatu genuen”, argitu du. Lehen zenbakianbatzuk paradisua eskaintzen dutela gogoraraziz,beraiek infernu bat eskainiko zutela jakinarazizuten.

Hasiera batean, aldaketari erreferentzia egitendion katastrophe izen grekoa jartzeko duda izanzuten. Baina ez ziren ausartu eta beste atzerrikoaldizkariek bezala animalia baten izenaaukeratu zuten. Umorearen bidez, pozez eta alegriazerretzeko asmoz, Euskal Herriaren besteikuspegi bat erakutsi nahi izan zuten. Propagandapolitiko eta erlijiosorik gabe eta euskalfolklorea erabiliz, haien herrialdeaz trufatuziren. Beraiekin batera, besteak beste, Joan SanMartin, Etxahun eta Andima Ibiñagabeitiaeuskal idazleak aritu ziren eta ezusteko kolaborazioakere izan zituzten. “Bi poema daudeIgelan Irigoi sinadurarekin eta Andimak esanzigun Donostiako abade batek idatziak izanzirela”, azaldu du. Aldizkariko idazki batzuk ezdute sinadurarik eta horrek nahasketak sor ditzakeelauste du idazleak.

Pariseko zuberotar baten laguntzaz multikopiazegin zuten aldizkaria eta egitasmoa abiatzekoberaien diru propioa eta ohorezko harpidetzabatzuk erabili zituzten. Aldizkaria ahalzuten moduan ateratzen zutela argitu du Peillenek,orrialdeak makina batean zulatzenzituen eta “letrak makina batean egiten ziren,zuloen artetik sartzen zen tinta”. 600 aleko tiradarekin,batzuk postaz bidaltzen zituzten.

ZENTSURA ETA KRITIKAK Aldizkaria abiatzean,idazki batzuk argitaratu ere ez zirela egingouste zuten sortzaileek. “Zentsura pasa beharzen, frankismoarena eta elizarena”, azaldu duPeillenek. Parisen umore modernoa egitekohegoaldean baino aukera gehiago zegoen; izanere, bere aburuz, “zentsura ez zegoen herrian,zentsura zegoen jende ikasien eta eskolatuenartean”. Geroztik askoz ausartagoak direnaldizkariak sortu direla uste du Peillenek etahorien ondoan “aingeru hutsak” baino ez direla.Hala ere garai hartan zeresana eman zuenaldizkariak. Euskal Herria laster eskandalizatuzen. Alde batetik, apaiz batzuk elizaren kontrajoatea leporatu zieten eta bestetik, “euskaranahasia” idazten zutela esaten zieten iparraldekoirakurle batzuk.

Umorezko tonuan aurkitu zuten kritikei aurreegiteko bidea. Haien diruarekin soilik finantzatutako aldizkaria zen eta dirurik gabe zeudelaazaldu du Peillenek. Sei zenbaki argitaratuostean, idazteko denbora gutxiago eta 25 eta30 harpidedun inguru baino ez zituzten. “Azkeneanesan nuen, aski, ez dut dirua emango, jendeakez banau segitzen eta ez banau irakurtzen”.Aldizkariaren garaia amaitu zen, baina,idazlea konforme zen bazegoelako beste egitekorik.