Wilt: Esan gezurrak besteak sinesteko
Wilt panpina puzgarriaren hilketa antzezlanaaurkeztu berri du Ados Teatroak. Urtarrilaren 15eanErrenterian estreinatu ostean, hurrengohilabeteetan Euskal Herri osoa zeharkatuko dute,oholtzatik oholtzara, umore eroa hizpide
BATZUETAN gezurra esatea besterik ezdago besteek sinesteko; zenbait egoereiaurre egiteko irtenbide bakarra da,ez dago beste erremediorik. HenryWilt, antzezlanaren protagonista, arazo sinestezinbaten aurrean aurkituko da, eta poliziakargibideak eskatzen dizkionean zintzo jokatubaino argi ikusiko du askoz errazagoa eta eraginkorragoadela gezurra esatea. Izan ere,Wiltekez du beste konponbiderik bilatzen egoerariaurre egiteko. “Wilt egia kontatzen saiatzenda, baina zuzen jokatzen duenean polizia Wiltenberezko egia baino trama nahasi eta korapilodunbatean sartuko da”, adierazi du antzezlanarenzuzendaria den Garbi Losadak.
Itaunketan zehar Wilt konturatuko da askozerrazagoa dela gezurra esatea egia baino.Henry Wilt itxaropena galdutako irakaslea da.Ez da zoriontsu, ez bere lanean ezta bere emaztearekinere. Baina Wiltek ihesbide bitxia du:emaztea hiltzeko eta gorpua desagerraraztekomodu anitz asmatzeari ekiten dio. Bere denborapasa inuzentea dirudi, baina, zenbait gorabeheramedio, estualdian ikusiko du bere burua.Wiltek bere emaztea benetan hiltzeko plana abiaraztendu eta panpina puzgarri batekin entseatzendu hilketa. Zoritxarrez, panpina eraikitzenari diren zimendu batzuetara botatzen duenean,lekuko batzuek ikusiko dute eta atxilotu egingodute, emaztea hiltzea leporatuta. Izan ere, Wiltekezin du frogatu porlan tona azpian dagoenaez dela bere emaztearen gorpua, panpin puzgarriabaizik. Poliziak ez du bere bertsioa aintzathartzen eta Wiltek argi ikusiko du sinestekoduen aukera bakarra gezurra esatea dela: “Wiltenegia sinesgaitza bada ere, benetako egia da.Poliziak bere korapilo nahasia asmatzea nahia go du”, nabarmendu du Garbi Losadak.
Gogoetarik badago Wilt panpina puzgarriarenhilketaren gibelean, bainaoroz gain ikuskizuna teatroa da, “arina,bizia eta dinamikoa”. Umore eroaeta egoera surrealistak taularatukodituzte, baina hausnarketari bideutziz. Eszenografiak, argiak eta musikakbat eginen dute oholtza gainean. Komediakomikoa denez, erritmoa arina izango da, denboranzein espazioan trantsiziorik gabe jauzi egiteaahalbidetuko duena. “Gutxi gora-behera 48ordutan jazotzen da guztia, eta flahsback-ak maizerabili ditugu kontaketa dinamikoagoa izateko”,azaldu du Garbi Losadak. Hiru plano tartekatukodira antzezlanean, eta bat eginen dute obrak halaeskatzen duenean. Alde batetik, eszenografiabera, oso aldakorra izanen dena; argiak zehaztutakoespazio ez errealista, poliziaren itaunketajasoko duena; eta, azkenik, irudizko etaametsezko planoa, protagonistaren burukoideien joan etorriak islatuko dituena. “Antzerkiarengiltza testua bera da, tonu errealistabat darabil eta pertsonaien arteko dialogoak izugarriakdira”, aitortu du Losadak.
HAMAIKA PERTSONAIA Antzezlanean sei aktorebadaude ere, orotara 20 bat pertsonaia desberdinantzeztuko dituzte guztien artean. Izan ere, protagonistezgain, hamaika pertsonaia agertukodira oholtza gainean: ikasleak, lesbianak, aberatsak,behartsuak, etxeko andreak.... “Pertsonaianagusiez gain, beste pertsonaia txiki askodaude, eta haien bidez hizkuntzari garrantziaeman nahi izan diogu”, adierazi du Losadak.Horrela, pertsonaia bakoitzak bere hizkera erabilikodu: “Batzuk zuka, beste batzuk bizkaienahiaraz...,bakoitzak bere esamoldeekin eta umoreaegitea errazten duenarekin ibiliko dira”.Lehenengo aldiz taularatuko dute TomSharpenlan bat, eta gainera euskaraz. XX. mendeko liburuanker eta komikoenetakoa da Wilt. 1976.urtean kaleratu zuen Sharpek eta geroztik 22hizkuntzetara itzuli dute eta hamar milioi kopiabaino gehiago saldu ditu. “Literatura unibertsalarenerreferente da Sharpe; tonu kritikozegindako komedia egin nahi genuen eta Wiltliburuan aukera paregabea ikusi genuen”, azaldudu Losadak.
Mikel Laskurainek, Miren Gojenolak, AitziberGarmendiak, Isidoro Fernandezek, Koldo Losadaketa Fernando Ruizek emango diote bizitzaabentura ero honi. Oholtzatik oholtzara ikusiahal izan ditugun aktoreak denak. Garbi LosadakJose Maria Vitoriarekin batera egokitu dueleberria; euskaratzea, aldiz, Dorleta Urretabizkaiarenlana izan da.