Mundutik ihes egiteko zuloak
Gaubea (mendebaldeko Araban) mundutik ihes egiteko lekua izan ohi zen.Bailarako zoko ezkutuenetan, VIII.mendeko zenbait kristau harkaitzakzulatzen hasi ziren bertan bizimodu bakarti eta espirituala jarraitzeko
EGOALDETIK olatu islamiarrazetorren, indartsu, eta Gaubeakoharan hutsean gizarte kristauberri bat antolatzen hasi ziren Valpuestakomonasterioaren babesean.Herrixkak sortu, bideak zabaldu eta lurrakerein zituzten. Ermitauek perfekzio espiritualalandu nahi zuten; eta horretarako bizimodubakarti eta zorrotza hautatu eta munduariiskin egin zioten.
Haien babeslekuak bilatzeko, bailara zeharkatzenduen bide ederra hartu behar da (GR-1aren pintura seinale zuri eta gorriak dituena),Corron hasi eta San Martin de Valparaisoraino.Oinez hiru ordu eta erdi dira. Kotxezere haitzulo guztietaraino hurbil gaitezke. Gaubeazeharkatzen duen A-2622 errepidea hartukodugu Bovedarantz, eta Corroko bidegurutzerairitsi baino pixka bat lehenago, kartel batekkobazulorako irteera adieraziko digu. Han ikusikoditugu GR-1eko seinaleak, Mairuen Haitzuloetaragaramatzatenak.
Mairuek egindakoak baitira leize artifizialhauek, kondairak dioenez (moroek, jentilek,gure aurrekoek, alegia). Baina, mitologiatikhistoriara, Euskal Herriko monumentu kristaurikzaharrenak dira haitzuloak: hasieranermitauen aterpe izan ziren, eta gerora baselizaeta nekropoli umil bihurtu zituzten. Adibidez:pinudiaren erdian, kareharrizko haitzeanzulatuta bi koba ikusiko ditugu; handiena,bi ate dauzkana, San Joani eskainitakoermita izan zen. Txikienak, aldiz, arkuitxurako bi nerbio dauzka sabaian, santurenbat jartzeko izan zitekeen horma-hobi bat etazoruan zizelkatutako sei hilobi. Leizearenatzetik harkaitzaren puntaraino igoz gero,basoaren eta haranaren ikusmira bikainaizango dugu.
Bidean aurrera, Santiagoko haitzuloak dirahurrengoak, Pinedo herritik eta gure bidetikaparte. Errepideko seinaleak jarraituz, basoan ezkutatuta eta harkaitz mutur batean zulatutaaurkituko ditugu koba bitxiak,Valpuestakomonasterioaren fundazioan (804. urtean) aipatzendirenak. Altuera desberdinetan gelatxoak,ganga formako sabaiak, zutabeak eta hilobiakantzeman daitezke.
Pinedotik aurrera GR-a Burgosen sartuko dapuska batean etaValpuestara eramango gaitu.Aspaldi baztertutako herria da, mendeen lozorroanisilik dagoena, egun zazpi biztanle soilikdituena, baina kolegiata gotikoak,Velascotarrendorretxe lerdenak eta Çaldibar jauregiberrituak ondo erakusten dute Erdi Aroangune indartsua izan zela. Monasterioa inguruetakoeliza, herrixka eta komunitate askorenburu izan zen, birpopulazio kristauarenbihotzetako bat, eta bertako agirietan aurkitudituzte gaztelaniaren lehen aztarnak, IX. mendekoak,Errioxako Donemiliagakoak bainozaharragoak. Valpuestan badago ermitauenhaitzulorik, Mioma ibaiaren eskuin ertzean,baina oso umilak dira, untxi-zuloak apenas.
Bideak Gaubea Hiriberriraino jarraitzen du.Baina herrira sartu aurretik, errekatxo bat igarotzendugunean GR-a utzi eta ezkerretaradoan pista nagusitik igoko gara (herritik bertatikabiatuz gero, turismo bulego ondoko iturritikgora jo behar dugu, San Martin kaleanaurrera). Hogei minututan iritsiko gara SanMartin de Valparaiso izeneko parajera.
Agintzen duena betetzen du izen horrek:kareharrizko horma eta branka zorrotzenmagalean, belaze xarmagarriak hedatzen dira,ibilaldiaren amaierako mokadua jan etaeguzkitan etzateko ezin hobeak. Mendebaldekoparetan zulo ilara luzea antzeman dezakegu(919. urteko agiri batean aipatzen denmonasterio baten habeak sartzeko zuloak,hain zuzen), eta haren oinarrian hilobi antropomorfoakere ikusiko ditugu: gurea bainoatsedenaldi luzexeagoa hartu zuten batzuekhemen.