Iragana berpizteko parada
Artziniegara jo dugu oraingoan. Bertakobiztanleen lan eta borondate onari esker,Museo Etnografiko bat ireki zuten duela 28 urte.Garai bateko baserri eta herriko bizimoduaezagutzeko aukera izango dugu bertan ordueta erdiko bisita gidatuan
Eraikinean sartu eta denborak aurreraegin beharrean atzera egiten dueladirudi. Hori esango dute behintzat bisitarinagusienek erakusketak biltzendituen milaka pieza historikoak ikustean. Ezordea gazteenek, beraientzako 17 aretotan banatutadauden objektu guztiak zaharrak etaberriak baitira aldi berean. Beta paregabeaberen aitona-amonen garai bateko bizimoduahurbiletik ezagutzeko.
Museo berezia da hau, Euskal Herrian gutxidira eskualde bateko memoria historikoa hainondo islatzen dutenak. 1977an herriko festetan,gazteek antzinako gauzen erakusketa antolatuzuten eta orduantxe hasi zen gerora museobihurtuko zen abentura. Ekimenak arrakastahandia izan zuen eta horrela, hurrengo urteekAiaraldeko lanbideekin zerikusia zuten piezenbilketa sistematikoa egiteko eta erakusketairaunkor bat prestatzeko balio izan zuten. Baserrizbaserri, tailerrez tailer ibili izan zirenobjektu zaharren bila. Hasiera batean, Santutegikoukuilu izandako lokal batean sortuzuten museoa 1984an, baina txiki geratu etahamar urte geroago zaharberritu eta bildumaosoa karmelita ikastetxea zeneko eraikineraaldatu zuten.
Bi solairuk osatzen dute lokala: behekoak baserrikobizimodua erakusten du, bigarrenak aldiz,eskualdearen herriko bizitzeko era. Bost zentzumenekingozatzeko museoa dugu Artziniegakoa.“Beira-arasetan gordetzen direnobjektuen erakustokia” baino, “museo bizia”dugu, holaxe deskribatu du bertako gidari denAinhoa Astarloak. Berarekin igaro dugu ordueta erdiko bisita atsegina, garai bateko bizimoduarensekretu ezkutuenak hurbiletik sentituz.Lehenengo aretoan sartu gara Ainhoarekin,ehungintzarena. Askotariko tresneriak ikusiditugu bertan, denek ere arropa eta zapatekinzerikusia dutenak. Lihoa edo artilea lantzekoerremintak, baita josteko edo lisatzekoak ere.Ainhoak modu azkar batean zapatagile, abarkagileeta espartingileen lana erakutsi digu.Lehen aretotik lihozko alkandora, praka lisatuaketa abarkekin dotore irten eta txakolinaprobatzeko unea da, baita txarribodarena ere.“Urtean behin txarriboda egiten dugu hemen,jendeak ikus dezan zelan egiten zen”. Patioangaude eta Ainhoak txakolina egiteko prozesuaazaltzen hasi bitartean kortan dauden animaliakentzun ditzakegu: oiloak eta untxiak, “bisitariekuste dute oilarrak kantatzen duenean grabaziobat dela baina benetakoa da”. Behin txerriariodola eta tripa guztiak atera, baserrikosukaldean txorizoak egiteko beharrezko guztiatopatu dezakegu, baita gazta edo ogia egitekoakere.
Laugarren salara ailegatu gara. “Sukaldeakberezko usaina du”, dio Ainhoak. Eta hala da,benetako txorizoak eta odolkiak eskegita ikusiditzakegu, museoko patioan egindako azken txarribodarenakdira zintzilik daudenak.
ARTISAUEN EGUNA Esan bezala, Artziniegakoaez da museo arrunta, txerri hilketa egiteaz gain,antzerki-ikuskizunak, hitzaldiak eta artisaueneguna ere ospatzen baitituzte bertan. Azkenhorretan, herriko jendeak antzinako hainbatlanbideren demostrazioak egiten dituzte bisitarienaurrean, zapatariak, igeltseroak… Denekhartzen dute parte egun honetan. Museoko bosgarrensalan egoten dira batez ere, bertan zurgintzaedo aroztegia daude beren tresnak etaguzti. “Bisitari nagusienak dira gehien disfrutatzendutenak hemen... Askotan guk ereberaiengandik ikasten dugu”, kontatu diguAinhoak.
Aurrera goaz eta lurra lantzeko beharrezko tresneriaguztiarekin topo egin dugu. Ez da ezer falta:fardo-makina, dolarea…Eskailerak igo etahara! Jostailu zaharrak eta herriko musika bandarenjanzkera guztia, baserria atzean utzi dugujada eta herrira egin dugu salto. Atea ireki etaaurrez aurre botika eder bat bere rebotika etamota guztietako tramankulu eta bote zaharrekin.Bizartegia ere ezin da falta eta aregutxiago bere eserleku birakaria eta VarónDandy kolonia.
HERRI GUZTIETAKO TABERNA MITIKOA Metro eskasetaradenda-taberna mitikoa dugu, bazterrikpreziatuena bisitari askorentzat, “asko gustatzenzaie, herri guztietan egon da horrelakorenbat eta gutxi gora-behera denek ezagutzendute”, dio Ainhoak. Denda honetan ere ez daezer falta, Cola Cao potea, Chimbo xaboia, txikitoetarakoedalontzia… “Dendaria baino ez dafalta zerbitzatzen hasteko”, han dagoen guztiabenetakoa da eta. Solairu honetan, deigarria daere eskola, bere zurezko idazmahai zaharrekineta baita udaletxea ere, Artziniegako udaletxetikhartutako altzari guztiekin. Museo honetanez dira edozelako objektuak erakusten, duelaoso gutxira arte erabilitako gauzak dira. Askorenmemoria freskatzeko balio dute. Emoziozbeteriko museoa da eta esan bezala, ikustekoa,ukitzekoa, dastatzekoa, entzutekoa eta usaintzekoaere bada.