Mesa de Redacción

Paperaren paper berria

28.06.2020 | 00:27

Ile zuri gutxi batzuk estaltzeak lau ordu eraman ditzakeela konprobatu nuenetik ileapaindegia pazientzia lantzeko eremua dela erabaki nuen. Haatik, lehengoan ariketa muturrera eramatera behartu ninduten. Asperraldia leuntzeko liburua etxean ahaztu nuela konturatutakoan heldu zen estutasuna, eta, paper satinatuko aldizkariak desagertu zirela egiaztatzean larritasun hori areagotu egin zen. Izan ere, ilea nahi zenuena baino gehiago ebakitzen dizuten bitartean, berehalako hondamenaren inguruan erlatibizatzen laguntzen du Erresuma Batuko errege-etxearen gorabeheren inguruan irakurtzeak. Kontrakoa esan arte akabo Hola! gainetik begiztatzeko aukera. ¿Qué me dices? Bai, hori ere kioskoetan baino ez duzu aurkituko oraingoz. Esperien-tzia dramatiko horri erreparatu ostean bakarrik jabetu nintzen etxealdia bukatu ondorengo normaltasun berrian, ustekabean, papera ere birusak eskualdatzeko bitartekaria dela adostu dela, baldin eta salerosketak egitea eragozten ez den bitartean. Paper-dirua trukatzea kutsaduratik aske omen baitago. Hartara, itzuli da tabernetako barretan bost euroko billetearekin ordaintzen den hamaiketako kafea eta pintxoa hartzeko ohitura, baina ostalariek eskain-tzen zituzten egunkariak gainbegiratzeko aukeraren berririk ez dugu oraindik. Eta zer esango dizuet. Niri asko gustatzen zi-tzaizkidan tortillaren koipez eta ardo zipriztinez beteta zeuden aleak, Erresuma Batuko errege-etxearen inguruan irakur-tzea baino gehiago. Imajinatu.

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia