Mesa de Redacción

Espeziearen biziraupenaz

24.05.2020 | 01:00
Espeziearen biziraupenaz

URTE berriarekin batera datozen asmoen artean positiboago izateko helburua jarri nion nire buruari heltzear zegoen osasun krisiak zail jarriko zidala ezin aurreikusiz. Horrela, kutsatutakoen kurbak bere tontorra jo zuenean, konfinamenduak 30 urte barru nire erretiroa bermatuko zuen jaiotza-tasa hastea ekarriko zuela pentsatu nuen, New York-eko ilunaldiak suposatu zuen ustezko baby boom-aren mitoari zilegitasuna emanez. Asteak pasa ahala, haurdun dauden emakumeak desagertzeko arriskuan dauden espeziea balira bezala begiratzen ditudala ohartu naiz. Gaur ditugun iragarpenek bide horretan goazela egiaztatzen dute. Estatuko haurren %10a eten egin diren laguntza bidezko ugalketa tratamenduei esker jaiotzen da. Ez dirudi zifra handia denik, baina bi hilabeteko geldialdiak milaka jaioberri munduratu gabe gelditzeak ekar lezake. Ziurragoa da oraindik estutasun ekonomikoek epe luzerako proiektu guztiak desagerraraziko dituztela. Eta egun jakina da ume baten hazkuntzak hipoteka batek besteko iraunaldia izan dezakeela. Zer esanik ez itxialdiak ekarri dituen bikoteen hausturez eta distan-tzia sozialak ligatzeko dakartzan oztopoez. Gauzak horrela, koronabirusaren kontrako txertoa aurkitu ostean esporen bidez ugaltzeko teknikaren bat asmatuko beharko lukete. Baina ongi pentsatuta, cayetano-en matxinada eta Beasaingo akelarrea ikusita, ez dakit merezi duen. Aurten ere ez dut nire urte berriko asmoa beteko, ezta?

aaraluzea@deia.eus