oinarri zipitzik galdu gabe egin du trantsizioa XXI. mendera aste honetan ospatu den Lekeitioko Antzar Egunak. Duela 40 urte baimendu zen lehen aldiz emakumeen parte hartzea eta, aurten, 95 harrapatzaileren artean 24 emakumeak izan dira. Ez hori bakarrik. Partehar-tzaileen bi herenek plastikozko antzarraren alde egin dute. Gaur, ordea, Euskal Herriko kostaldeko beste ospakizun herrikoi bati begira esnatu gara. Eta arduraz, gainera, iaz gertatu zena ikusi ostean. Hondarribiko Jaizkibel konpainia mistoak urtero jasaten dituen irainak gogortu izanak erne egotera behartzen gaitu, izan ere plastiko beltzen atzean ezkutatu zen jarrera intoleranteak lotsarazi egin gintuen Martxoaren 8an kaleak hartu genituen horiei guztiei. Eta are arbuiagarriagoa izan zen besteen askatasuna gutxiesteko eraikitako hormaren atzean emakume gazte asko zeudela jakitea. Konpainia baztertzaile bateko kantinera izateko ordaindu behar den bidesaria da desfilatzen ari diren 5.000 gizonezkoei lan zikina egitea? Aurten aurrerapausoak eman omen dira, lehen aldiz Udalak bitartekari bat kontratatu baitu; alabaina, ez dirudi bi desfileak ordu ezberdinetan egiteko proposamenak -Betiko alardearen ekimenez- gatazka etengo duenik. Nostradamus ez naizenez gero, gaur gertatuko dena jakin gabe idazten dut, baina urtetik urtera aldatu ez dena berdintasunaren -eta ez bizikidetzaren- kontra doazen jarrerak gaitzesteko keinu irmoagoen falta da. Erakunde publikoez ari naiz, jakina.

aaraluzea@deia.eus