Zirrikituetatik begira

Euskaldunok Europan

13.05.2022 | 00:24
Euskaldunok Europan

Orain dela lau egun juxtu, maiatzak 9an beraz, Europaren Eguna ospatu berri izan dugu. Aitzaki ona beraz Shuman, Adenauer, Monnet, De Gasperi e.a "Europaren ?aitzindariak" gogoan izateko. Baita ere hainbat euskaldun, hala nola, Jose Antonio Agirre Lehendakaria, Irujo, Landaburu e.a, zeren Europa eta euskaldunon arteko harremana ez da gaurkoa. Euskaldunok aspaldidanik begiratu izan diogu Europari eta berak suposatzen ziguna edo ligukeena euskaldunoi. Euskal presentzia, euskaldunok Europan, proiektatzeko ahalegina, urrutitik dator. Ordezkari euskaldunak izan ziren Europar Batasuna eratzeko prozesuan eman ziren une kronologiko garrantzitsuenetan: Londres, Luxenburgo, Paris, Brusela, Erroma, Westminster, eta abar luze bat dira euskal ordezkaritzen presentziaren eta lanaren lekuko. Eta gaur egun ezin ahantzi Europar Batasunaren erabakiek geroz eta eragin gehiago dutela gure bizitzan, eta halaber Eusko Jaurlaritzak beregain hartutako eskumenetan eta bide batez gai desberdinen inguruko politika publikoen garapenean eta diseinuan dutela eragina. Erabaki europarrek eragin handia baitute gure autogobernuan, eta horregatik beraz Euskadik erakunde europarretan presentzia zuzena izateko aldarrikapena. Euskadi aspaldidanik dator EBko erabaki prozesuetan partaidetza handiagoa erreklamatuz. Izan ere, etenik gabe eta pixkanaka, botere gehiago hartzen ari da EB, eta horrela, Euskadiren eskumenak ere bereganatzen. EBren legediak zuzenean edo zeharka eragiten du euskal interes gehienetan. "Betiko" soberaniak kolokan daude eta egongo dira. Ia ezer ez zaigu arrotza egiten. Kanpoalde gisa ezagutzen dugun horretan gerta-tzen den ia ezer ez zaigu ezezaguna egiten. Ezer ez da arrotza inorentzat, ezta euskaldunontzat ere. Historiaren beharrak, zentzu horretan, apelaezinak zaizkigu. Halaxe zioen aspalditxo honi buruz inolako zalantzarik ez zituen gure Koldo Mitxelenak: "Niri behintzat ezinezkoa egiten zait Europari buruzko zalantzak izatea, nire erroak bertan baitaude". Bedi. l

noticias de deia