Novak Djokovic tenislariaren Australiako abenturaren berri izan dugun aste berean, hau da, eliteko kirolariek dituzten ustezko pribilegioei buruz eta hauei esker gainontzeko bekatarioi debekatuak zaizkigun zenbat bidegabekeria egin ditzaketen erakutsi nahi izan digutenean, Gernika Errugbi Taldeak bere kirolarietako bati beste edozein herritarrek jasoko zukeen zigorra jarri dio.

Eta zigorrak balio du gizarteari esateko indarkeria matxista benetan arbuiagarria dela, delitua dela, matxistak ez ditugula gurekin nahi, eta tresnak ditugula matxista horiek gure aldartetik ateratzeko, eta tresnak ditugula, baita ere, pribilegioak eskain-tzetik urrun, indarkeria praktikatzen duen orori, dagokion zigorra ezartzeko. Kirolariak, usu, gai positiboak indartzeko erakusleiho dira. Oraingoan, positiboa ez den gai bati erantzun eredugarri bat emateko balio izan du. Gora errugbiaren balioak eta txalo paparra jarri izanagatik!