Aurten, ostera, urte berriko kontzertua zuzenean gozatzeko aukera izan dut, lehenbizikoz nire bizi- tzan: Irungo Luis Mariano Orkestra entzun dut, Jose Ferreira Lobo zuzendari poldugaldarrak gidatuta eta Frantziako Compagnie Lychore dan- tza taldeak lagunduta. Programak bi zati izan ditu: lehenbiziko zatian Errusiako eta Espainiako musikari ospetsuen opera eta zartzuela zatiak eta, bigarrenean, nola ez, Johan Strauss.

Haurtzarora egin dut bidaia kontzertuan. Egin nituen amets haiek guztiak burura ekarri ditut (edo beraiek etorri zaizkit, trumilka), egia izatera heldu direnak eta oraindik ere amets izaten jarraitzen dutenak. Eta kontzertuak iraun duen ordu eta erdian sinistera heldu naiz, umea bainintzan, ametsak oro lorgarriak direla.

Eta amestu dut zein ederra izango litzatekeen, Euskal Herrian ere urte berri eguneko kontzertu bat izango bagenu, ez hiriburu bakoitzean bat baizik eta bat bakarra erraldoia BECen, edo San Mamesen edo Navarra Arenan... Euskal Herri osoko musikariz eta dantzariz osatua. Programak bi zati izan litzake baita ere: lehenbizikoan, euskal musikari ospetsuen obrak eta, bigarrenean, nola ez, Johan Strauss. Musikak ametsak irisgarri egiten dituelako. Eta batasuna sentiarazten.