Norberaren korapilezko egunerokotasun harago begirada desbideratzea oso-oso zaila da, zalan- tzarik ez. Dena den, guzti-guztiok garen giza-komunitateak ahaztu egiten badu pobreziaren, gerraren edo gosearen biktima diren milioika eta milioika persona, ez gara kapaza inolako normaltasunera itzuliko, edozein izanda ere. Holako sentimenduaz astinduta sentitzen naizenean lagun zahar batek aspaldi esandakoa gogoratzen dut. Hauxe zion:'armiarmek beren oihalak batzen badituzte lehoi bat harrapa dezakete'. Esana dago.