Pisu berezia dutenen artean diagnostikoa eta balantzea dira bi, sarritan bata bestean ondoan erabiltzen ditugunak. Egokiak dira uda honetan bereziki, ikasturte amaierak eta pandemiaren sasoi honek hausnarketa-aukera aparta eskaintzen baitute.

Gertaera jakin baten egoera azaltzen du diagnostikoak baina, praktikan, deskripzio hutsetik haratago joaten da, edozein hauskarnetak proposamenak eskatzen baititu. Arrazoi nagusia, ahulezi eta indarguneen azalpenen abiapuntu inplizitoak norbere azterketa-erreferentziak izanik, erabakiorrak suertatzen direla etorkizunerako konpromisuen formulazioetan. Horrexegatik gai berberaren diagnosi desberdin batzuk euren artean uztargarriak izaten dira eta batzuk uztarezinak, halakoxeak baitita batzuen eta besteen betaurrekoak ere.

Balantzeak, aldiz, aro baten bilakaera aztertzen du aldez aurretik erabakitako adierazleen baitan. Helburua, explizitoagoa kasu honetan, etorkizunerako irakazpenak lortzea. Zenbat eta irekiago hausnarketa orduan eta aukera zabalagoa elkarrizketa eta eztabaida egin eta balantzea hobeto asmatzeko.

Diagnostikoak zein balantzeak, biek dituzte arlo aproposak berrikusteko. Pandemia dugu bat, ezer bada zeharkakoa eta eremu zabalekoa: birusa eta bere aldaerak, txertoak, norbanako babes-neurriak, baheketak edo babes juridikoa, batzuk bakarrik aipatzearren. Beste eremuei erreparatzen badiegu ostera, hezkuntza, elkarbizitza, kultura edota enplegua, kasu, vistan da pandemiaren izan duen eragina arlo horien bilakaeran, ezerk izan badu.

Emango dizkiogu tartetxoak zutabetxo honetan ere aipatu gaiei, adituek zein erakundeek egiten dituztenei erreparatuz.