UHAITZAREN eguna izan da ekainaren 28an. Bazenekiten? Egunotan ere, berdearekin batera, ostadarraren banderaren koloreekin zipriztindu da zerua, egun horretan ospatzen da, hain zuzen ere, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.

Data horretan, aspaldi batean, LGTBIQ+ komunitatearen hazia erein zen. 1969ko Stonewalleko (New York) istiluak gomutara ekartzen dira egun horretan, non identitatea eta sexualitatea duintasunez bizitzeko eskubidearen aldeko borrokari ekin zion LGTBIQ+ mugimenduak.

Hortaz, aldarri egunak dira oraintsu egokitu zaizkigunak. Lan handia dago aurretik, pertsona guztien eskubideen, eta askatasunez sentitzeko eta maita-tzeko bermea erdietsi arte. Gainera gure entitateek ondo adierazi duten moduan, beharrezkoa eta garrantzitsua da ikuspegi feminista txertatzen jarraitzea, "ez bakarrik sexualki arauemailea den eredu baten aurrean aniztasuna eta desberdintasuna aldarrikatzeko, baizik eta emakumeek edozein eremu eta esparrutan, baita LGTBIQ+ kolektiboetan ere, dituzten zailtasun erantsiak kontuan hartzeko".

Baina diogun bezala, egun horretan ere zuhaitzak izaten ditugu kontuan; hor, bazterretan, elementu fosilizatuak balira legez gure arreta apenaz erakar-tzen duten elementu ahaztuak. Baina zer nolako garrantzia duten gure bizitzan! Ez gara jabetzen. Beren zeregina ahaltsua da. Gure airea garbitzen dute, lurraren higadura geldiarazten dute, eta soinu-kutsadura ere murriztu egiten dute. Zoritxarrez basoak galtzen direnean munduko garraiobideen poluzio guztia baino gehiago sortzen da, izan ere deforestazioak CO2 gasen emisioa handitzen du.

Lurra osasuntsu mantentzen dute, karbonoa irentsi egiten dute, biodibertsitatea sustatzen dute. Garrantzi handiko izakiak dira, eta hein berean, zaurgarrienak gure munduan. Gaur egun planetan duten inpaktua berebizikoa da, baina badirudi axola gutxiko kontua dela hori. Zuhaitzei esker klima ere erregulatu egiten da, eta modu horretan gizakiak gaiztotu duen aldaketa klimatikoaren ondorio larriak gutxitzen dituzte.

Landatu zuhaitzak, eta ekimen txiki horrek salbatuko gaitu.