Zirrikituetatik begira

Musukorik gabe...

22.06.2021 | 01:17
Musukorik gabe...

DUELA urte gutxi, adin guztietako ibiltari pila bat ikusi nuen lehenengo aldiz Jaenengo kaleetan musukoak erabiltzen naturaltasunez. Holakoa ospitaleetan ikusita neukan soilik, ez nuen deuzerez ulertzen. Galdetu nuen eta hara!, hona hemen erantzuna: Jaen olibondoz bete-betea dago eta, olibondoren polena gogorrenetako bat denez, alergiak jota zeudenak gorriak ikusitakoak ziren. Musukoa primerako laguntza zen haientzat, guztiontzako bezalaxe pandemia sortu zenetik. Holakoa orduan esan balidate ez nukeen sinetsiko.

Gutxi barru, kanpoan ibiltzeko derrigorrezko musuko erabiltzeari agur esango diegu eta, huskeria besterik ez dirudien arren, askatasun pittin bat berreskuratzea bai dela beti berri ona. Tira... beherantz dijoazten birusaren eraginekin, aire zabalean gutxi helarazten dela jakinda eta gizarteko talderik ahulenak txertatuta eta babestuta badaudenez, ezagutzen genuen normaltasunera hurbiltzen gaitu musukori uko ahal egiteak eta erabateko pizgarria da. Baina pandemia bertan dago oraindik, ezin dugu birusa gainditutzat eman eta erne ibiltzeko garaia ez dago momentuz gainditurik: segurtasun-distantzia betetzea, baita kanpoan ere, inoiz baino funtsezkoagoa izango da eta musukorik gabe espazio publiko itxietara sartu ezinik jarraitzen dugu. Ez dezagun ahaztu ere txertoak eta txertaketa ehuneko handia izan arren, Delta motatako birusa, denetarik gogorrena eta kutsagarriena, Europan zehar zabaltzen ari dela. Hau, nahi ala ez, hurbileko mehatxua da eta, iritsiz gero, murrizketen lasaitzea baldintzatuko du.

Ez dut ezkor hutsa iruditu nahi, benetan... Birusa madarikatu honek beldurrez bizitzera behartu gaituen arren, argi daukat etengabeko ikaskun-tzako denboraldia izan dela ere. Ba, dirudienez, ikasitako guztia –pazientzia, enpatia, baretasuna– eta zozer gehiago ere behar izango dugula datozen asteetan politikagintzatik eskeiniko zaizkigunari –ezinegona, konbultsioa, liskarrak– aurre egiteko. Beraz, presarik ez, pausoz pauso, musukorik gabe hobeto arnasten dela diote. Espero...

Más información

noticias de deia