ZKEN egun hauetan, Madrilgo kaleetan, Gobernuaren kontra ikusi ditugun mobilizazinoetan protagonista nagusiak osagileak eta medikuak izan dira. Arrazoirik? Osasun Ministerioak agindutako erabaki bati argi erantzutea, BAME edo, erderaz hitzegiten dugunean, MIR delakoei plazak esleitzeko inposatutako sistema berriaren aurkako jarrera zehatzago adierazten.

Orain arte, lortutako notaren arabera, txandaka, zuzeneko eta aurrez aurreko modura, Ministerioak eskatzaileak deitzen zituen zita baterako. Bertan, dagoeneko agortutako plazak ezagutuz eta egindako lehen aukeraketa berrantolatu ahal izateko aukerarekin, espezialitate eta beharlekua aukeratzen zituzten. Joan den urtean, alderantziz, pandemia eta alarma egoeraren eta agindutako mugikortasun murrizketen ondorioz, esleipena elektronikoki egin zen derrigorrez. Aurten jarrera berberan daude. Dirudienez, agindu honen aurkako oposizioa gero eta zorrotzagoa izaten jarraitzen badu ere, Gobernua ez da eskura etorriko eta honelako giroan, zenbait Administraziotatik seguru iritsiko diren aldarrikapen edota kexen baita esperoan dago ere, MIR-sendagileak jasotzen dituztenak Autonomi Erkidegoetako Osasun Kontseilaritzak bait direlako.

Beste datu bat: Duela aste pare bat, hogeita hamar bat eskatzailek aurkeztutako helegitea erantzunez, MIR-deialdian parte hartu egin zutenen eskubideak eta eskumenak ez dituelako nahiko bermatzen, Ministerioak 2020.rako agindu zuen lanposturekiko adjudikazino-sistema elektronikoa, derrigorrezkoa, bertan behera utzi du Auzetik Gorenak. Kasu berdin baten aurrean espresuki ez gauden arren, seinale guziak adierazten digute parteak Auzitegitan aurten ere elkar ikusiko direla.

Prozedura publiko batean parte hartzen dutenen eskubideak bermatzea Administrazioaren betebehar ukaezinaren bat da lehenengo pausu emandatik, epaileek ea zer esan daitezkeen zain egon gabe. MIR-delakoari gatazka honetan dagoen aurrekari jakinda, 2021.rako Gobernuak hartutako jarrera ulertezina da. Eta soberan dagoen harropuzkeri bat ere.