Arrazoi dezakegu argudiaturik 15 lagun horiek emigranteak zirela, Afrikatik ekintza ilegala egin nahiean ari zirela, berariena ez zen lur batean sar-tzen saiatzen ari zirela; argudia dezakegu emigrazio ordenatuarena, argudia dezakegu emigratzeko eskubidea, kolonialismoa, aldaketa klimatikoa; argudia dezakegu, beste aldetik, pilotak jaurti zituztenak estatu bat defendatzen ari zirela, obeditzen ari zirela, beldurtu egin zirela, legearen babespean ari zirela. Nahi adina inguruabar argudia dezakegu, baina lekuak eta egoerak biluztu egiten dituzte gertaerak, eta egitateak bere hutsean gelditzen dira: 15 lagun itsasoan ezinean, guardia zibilak pilotak jaurtitzen itsasoan zeudenen kontra.

2020 uztailaren 28an Cadizeko Probintzia Auzitegiak ez du onartu auzia artxibatzearen kontrako apelazio helegitea eta ondorioz hortxe geldituko da auzia, Botin dotrinaren ondorioz, alegia, fiskaltzak eta akusazio partikularrak ez badu auziperatua epaitzeko eskatzen, herri akusazioa ez da nahikoa izango lagun hori epaitzeko; hala ere, epaileak ez zuen onartu hildakoen bi familien akusazio partikularra. Erantzunkizunik gabe geldituko dira, beraz, heriotz horiek: ez guardia zibil haiek, ez beren gainekoek, ez garaiko Barne Ministroak, Jorge Fernandez Diezek, ez dute isunik txikiena ere pagatuko.

Horren dira, ordea, egitateak hutsak: 200 lagun itsasoan lehorrera ailegatu nahiean, eta ezinean; guardia zibilak, lehorretik, gomazko pilotak eta ke poteak jaurtitzen. 15 lagun itota. Kito.