Cuatroeldiario.esCuatro

Espainiarroi, eta horretan EAE eta nafarrok espainiarrak gara, kostatu egiten zaigu Europako hondartza baino ez garela onartzea, gure modernitate nahiak bultzatuta Europa besarkatu genuenetik, Alemaniaren morroi izatera kondenatuta gaudela, eta aurreko krisitik aipatzen zen "eredu produktiboaren aldaketa" desideratum hutsa baino ez dela, Alemaniari, berriz ere, hondartza izaten jarrai dezagun interesatzen zaiolako; hartara, autoak ekoizten, edo, zientzia ikerketan hasteko agintarien asmoak irribarretxo batekin jasotzen ditu Bundensbankeko presidenteak, Jens Weidmann jaunak.

Gero Kataluniaren auziaren harira subiranotasuna aipatuko dute, noiz eta subiranotasuna aspaldi gelditu zenean Europaren eskuetan, eta Europarena, enpresa handienetan. Ezer gutxi egin dezake Pedro Sanchezek Britainia Handiaren moduko erabakien aurrean, eta gutxiago Espainiako Erresumak eredu produktiboa aldatzeko ahaleginean. Ez dago bere esku. Hondartza izaten jarraituko dugu. Aber eguraldiak laguntzen duen.