LINT Eastwood entzute edo irakurtze soilak mirespena, loria edo lillura dario oraindik ere, 90 urte bete diten honetan. Adina edo urte kopurutik harago aktibo jarraitzen duelako bere betiko jardunean, dela aktore, zuzendari, errealizatzaile edota ekoizle. Jardun denetan ere nibela ematen, betetzen dituen zinema aretoen kopurua lekuko. Sortzen duen mirespenak inbidi punttu batera ere erakar lezake, edozein gizonezkok amestu duelako ia bi metroko gizon meharra, edozein zeduzitzeko zeharkako begirune zorrotz bezain amultsua bezalakoa izatea. Maite dugula badiot ere ez dut huts handirik egingo.

Zinemako irudia dugu arestiko hori, bere bizitza eta izakera erabateko kontraesanez betea dagoelako. Ezagutu dutenak, haren buruaz idatzi dutenak bat datoz munduko gizakirik zekenena dela esatean, filmetan erabiltzen zuen kotxeaz jabe-tzen zen, amari indioilar kongelatu bat oparitzen omen zion bere egunean. Gehituz, haren matxismoa zein neurritara ailegatzen zen izan dituen bizi-lagun edo bikote guztiak emagaldu rola eman zietela pantailara eramaterakoan. Politika edo gizarte mailan, diotenetik, Espainiako Vox alderdiko edozein buruzagi barregarri uzteko bestekoa. AEBetara joanez arma eta gerra zalea razista izugarria eta abar.

Bizi izan dugun etxeratze behartuak igandeek lanegun egiten erakutsi digu eta lerro hauek betetzen ditudan unean "Tabakoaren kontrako munduko eguna" ospatzen denez kuku bat egitea deliberatu dut nire bizitzan sekulako eragina izan duelako egunean hiru kutxa (60 zigarreta) erre-tzetik, azken 18 urteotan bat bera ere ez dudalako piztu ez erre. Norberekoi petoa izango naiz esatean baina nire bizitzan hartu dudan erabaki ederrena kontsideratzen dut. Esan gabe doa edozein erretzaile gonbidatzen dudala beste hainbeste egiten. Eastwood-ena eta tabakoarena zaku berean sartzeak ba du arrazoi nabarmena, kontraesanarena, nola halako gizon ziztrin bat maitatzen dugun haren jardueragaitik eta tabakoaz hainbeste gozatzen duenei utzi behar lukela esatea. Kontresanak, bai.