La Escuela del Mundo al Reves

Bakea zaintzen duten herrialdeak arma kopururik altuena fabrikatzen eta saltzen dutenak dira. Banketxerik prestigiotsuenak dira lapurturiko diru gehien gordetzen dutenak. Industriarik arrakastatsuenak naturaren ekosistema gehien birrintzen eta planeta gehien kutsatzen dutenak dira. Denborarik laburrenean eta lanik gabe diru gehien irabazten duena zoriontzen dute.

Aldrebeseko mundu honetan ondratasuna eta zuzentasuna mespretxatu egiten dira, eta faltsukeria kontu normaltzat hartu. Bakea hegoak galdu dituen usoa da, eta beldurra gaurko teknologia sozialak hedatzen duen arma soziopolitiko handia da, horrexegatik bilakatzen gara hurkoaren zelatari. Beldur da gaur egun kaletik doana, zorionak zuri abestu, eta dantzak kalean egiten dituzten poliziek berberek gelditzen badute. Poliziaren larderiaren beldur da, isunaren beldur da (Europa osoan jar-tzen diren altuenak), kontagioaren beldur da, eta delinkuentetzat hartzearen beldur ere bada.

Izan ere, beldurrak eta kontrolak ez dakarte berekin elkartasuna, inpunitatearen ariketa bat dira. Espainiako Gobernuak dio 14 urtera arteko gaztetxoak etxetik irten ahalko direla gurasoekin, baina soilik... Ez daude ganbaratik sano.

Geure askatasunaren moldea betiko aldatuko digute. Hemendik aurrera ez gara lehen bezain libreak izango.