Epidemia hori ez da oso heriotzazkoa, baina ezagutzen ez dugunez, lehen mailako herrialdeetako maila sozial guztietan ere sakabanatu denez, sare sozialek zein hedabide guztiek izan dezakeen inpaktua magnifikatu dutenez, eta horren kontrako fobia kolektiboa zabaldu denez, beldurra sortu da. Beldur atabikoa. Eta beldurra beti da jendetza kontrolatzeko era erraza. Beldurra ere Gobernuak berak zabaldu du neurri murriztaileekin. Etxeko konfinamenduan egon behar gara, eta hortik irtenez gero isuna jarriko zaigu. Edota hori gutxi balitz, ejertzitoak rol berezia hartuko du, eta kaleetan izango da. Halakorik!

Argi dago modelo politiko eta ekonomiko desorekatu eta deuseztatzaile hori geure munduko ekosistema guztiak eta gizartea itotzen ari dela, eta ondorioz, aspalditik iragarrita zegoen krisialdi ekonomikoa berriz ari dela atea jotzen. Pandemiari buruzko diskurtso hegemonikoa zalantzan jarrita, jakin behar dugu zein den benetako egoera sozio-ekonomikoa, izan ere, krisialdia ez da bakarrik sanitarioa izango. Bitartean, ez izan beldurrik.