GAZTELERAZKO atsoti-tzetik jaso dut, euskeraz adierakiderik egongo den arren. Muturra jarri dut, agian burua esatea zuzenagoa izango ba zen ere. Muturra buruaren aurretik doa, zentzu bat baino gehiagotan. Errefrauak "Lehoiaren buztan baino, hobe saguaren buru izan". Zehatzegi azaltzeak ez dio adimenari laguntzen, azken finean norbere burua ikusgarri, agirian izatea nahi dugu. Edozein alorretan nabarmentzen bada hori, zer esanik ez politikan. Ez dut artxiboetara joko ehunka adibide agertuko liratekelako, oraintsuan eta Estatu mailan Errejonek Unidas Podemosetik egin zuen ihesia lekuko eta, aspaldi aspaldian (1986an) Garaikotxea buru zuela EAJtik alde egin eta Eusko Alkartasuna osatu zuen talde mardula. Behin eta berriz aipatu dut gaia, behin eta berriz, orduan ere, irabazle eta galtzaileak izan zirela eta, 30 urte eta gehiago igarota ere antzeko statusean diraute. Batzuek agintean nabarmenki eta beste batzuek babes edota kabi eskean. Batzuek karguek edo kargugaiak arazo barik eta kontsentzuz lerrokatzen, Ortuzar eta Urkulluz ari naiz, besteak ordea koalizio bateko azken gonbidatuak izan arren, ordezkari orokorra izendatzeko ados jarri ezinik.

Astebete du notiziak, tartean legeak markatzen duen data bat ere pasatu da (igandea 19an) duela bi hilabete Eba Blanco ataza horretarako, primariak deitzeko, aukeratu zutenetik eta ez du oraingoz agindu hori betetzeko asmorik erakutsi. Ba dirudi besaulkian eroso dagoela eta, kanpotik begiratuz, aginte alor handirik ez izan arren ez duela galdu nahi. Galtzeaz jardutearren etorri zait akaso gogora arestiko Errejon, EAkoek ere irabazle kontu asko ez dutelako sortu zenetik harrezkero, parte diren ezker abertzale hegemonikoaren barruen egonaz lortutakoak izan ezik. Bitxia den arren, Bermeo eta Gernika bezalako udaletan, EAren, lorpenak izan arren koalizioak beretzat hartu zituelako. Bitxia hori eta bitxiagoa EAJrekin izan zuten jarrera, bereiztea, ez dutela EH Bildurekin publikoki azaldu; alderdikide askok lehoi horren buztana izateko uztea gogoko izan arren.