BALIZKO atentatuak egitera zihoazten aurreko egunean atxilotu zituzten 9 pertsonek. Halaxe esan du poliziak zein Barne Ministro Grande Marlaskak. Balizko hitzak etorkizunean gerta ala ez gerta daitekeen egitate bat seinalatzen du. Epaitegietan ez dira balizkoak epaitzen baizik eta gertatutakoak, edo ia gertatutakoak. Horregatik itxoiten dute poliziek, filmetan behintzat, gaizkileak eskuak zikindurik harrapatzeko unea.

Demagun 9 atxilotuetako horiek, bi jada kalean dira, bortxaren tentazioan erori eta esan duten bezala, “atentatu sezesionistak egiteko asmoa zutela”. Espainiako legediak ez balu lege antiterroristarik eta asmoak asmo direnez, ez legoke zer epaitzerik. Asmoak, ordea, epaigai dira talde armatu terrorista baten asmoekin bat egiten badute, Euskal Herrian ongi dakigun bezala.

Kondena eskatu zaie indar independistei CDReek izan zekateen asmo horien aurrean, ez dutela nahikoa kondenatu, are babestu egin dituztela. Ez dakit nora begiratzen duten horrelakoek, izan ere, mugimendu independentistak mila aldiz frogatu du bortxaren kontra dagoela, eta irudiak besterik begiratzerik ez dago, Carrizosa bezalakoek bestela uste badute ere.

Eta galdera beti dago hor, Auzitegi Nazionalera eraman badituzte terrorismoa delako eraman dituzte, baina balizko terrorismoa ez da posible, eta ez bada terrorismoa, zer egiten dute Auzitegi Nazionalean, eta ez auzitegi arruntean.

Gaizki legoke atentatu bat egiteko asmoa balute baina ez okertu sabotaia ez da terrorismoa ez eta desobedientzia zibila, ez eskatu mugimendu independentistari esan duena baino gehiago. Izan ere kasu hau, segur aski, Tamara Carrascorena eta Adriá Carrascorena bezalakoa izango da. Terrorismoaz akusatu zituzten biak. Bata urtebete egon da bere herritik ezin atera; bigarrenak Belgikara egin zuen hanka. Kasuak azkenean epaitegi arrunt batean bukatu du: desorden publikoa da akusazioa. Errepasatu egun haietako prentsa izenburuak: Tamara Carrasco terrorista beldurgarria zen. Inork ez dio balizko barkamenik eskatuko. Bi kasuak eraman dituen epailea da balizko ez dena: Manuel García-Castellón.