KARTZELATIK irtetzen da, itsas hondotik ez” esaldi borobila ipini du lerroburuetan Carola Rackete 31 urteko itxas kapitain alemanak, egin duen ekintza xalogarriarengaitik, epaituz gero, 10 urteko atxiloaz gaztigatuko dutela jakitean. Munduari buelta bat eta gehiago eman dio egunotan bisage serenoa bezain sotila duen emakume ausart horren irudiak. Egungo hedabide eta sare sozialak bide, milioika tokitan beraz. Ez da gutxiagorako. Ondo merezia, zinez. Sea Watch 3 ontzitik, 60 ordu aurretik jo zioten alarma Rackete andreak Mediterraneoan ertza duten Europako herrialde guztiei ziento erdi baino errefuxiatu gehiago zituela barruan, hauetatik hainbat bizia galtzeko arriskuan. Kasu pixka bat egin zioten, haur eta gaixo batzuk lurreratu bai zituzten; bezteentzako, ordea, etzegoen lekurik Europan edo ez behintzat hainbeste afrikatar jaso dituen Lanpedusa portuan. Baimen eza gutxi balitz, Italiako Armadako hainbat ontzi jarri zituzten portuko atarian Sea Watch 3 horren sarrera saihestu eta oztopatzeko. Carola-k burla egin zioten.

Ontziaren jabe edo enpresak zoriondu duen arren, “nire kabuz egin dut” esan eta berretsi du Alemaniako kapitain gazteak bere ekintza justifikatzeko eta, edozelan ere, jabe horiek errutik aske utzi nahiean akaso. OIM, migrarien aldeko erakundeak ere begi onez ikusi du Carola-ren balentria, ondotxu dakielako 2019. honetan 340 gizakitik gora irentsi dituela Mediterraneoak eta beste asko bidean direla, europearrak beste bide batzuk hartzen ez badituzte. Kopuru horietatik 50 bat salbatzea aipagarria, beraz. Bitxia egiten da, esan gabe behar lukeen zerbait azpimarratzen denean. Alegia, Sea watch-en agintean, Rackete andreak larunbatean egin duena Itsasoaren Legea betetzea besterik ez dela.

Hark bezala nabegazio zientzia ikasi duen edozeinek ondotxo dakielako ezin dela naufragorik ez ontzirik itxaso zabalean itotzen utzi. Lege hori betetzearren kar-tzela zigorraren arriskua izan arren, oraingoan. Bejondeizula, zinez, Carola Rackete!