ARIKETA sozialaren bigarren edizioa” izenez bataiatu dute eta aurreko larunbatean jarri dute(gu) abian, iazkoan izan zuen arrakastatik harago joateko asmotan. Ohi dan moduan berrikuntzaz blai datorrela esan ziguten aurkezleek mahaitik, nahiz eta haiek eta guk jakin funtsean gauza bera egin nahi dugula, alegia 15 egunez (11ren ordez) euskara ahalik eta gehien erabiltzeko beta aktibatzea. Lehen berba euskaraz, txapa paparrean erakutsi, ulertzeko edo jarduteko doitxu dabilenari lagundu eta bidea erraztu eta, zergaitik ez, euskera parra parra erabiltzeaz harro sentitu. Ez inondik harrokeriaz bai harrotasunaz.

Badira noski berrikuntzak iazkotik orain abian jarri eta datorren urteko azaro-abenduan burutuko denaren artean. Lehenik, erakundeek (entitate hitza erabiltzen da) aktiboki esku hartuko dutela bigarren edizio honetan. Jausi edarra izan daiteke, aurrekoan mezede eske edo saltzen ibili baginan oraingoan zuzenean haiek ardura eta ataza moduen erabiliko dutelako. Kasurako, lehen haiengana lehen hitza euskara egitea ba zen bidea, orain haiek egin beharko dute bezero edo zerbitzu eske datezenekin. Larunbateko aurkezleok, dena den, argi utzi zuten norbanakoa izango dela oraingoan ere protagonista.

Uste dut behin baino sarriago ida-tzi dudala “Berba eginez konpon-tzen dira arazoak” esalditik harago, “adi entzuteak” duela indar edo garrantzi gehiago elkar ulertu ez ezik elkarrekin ekimenak aurrera eramateko. Biak ala biak izango dira aldaketa gabe lehen ediziotik tinko mantentzen diran bereizmenak. Norberarengan dagoela Ahobizi edo Belarriprest izatea. Bakoi-tzat duen ahaletik haratago, gainera, lortu nahi duen uztari begira, aurrean duzun horri entzuteko prest edota zain zaudela jakin araziz, neurri baten eragin eta probokatuz.

Ariguneak edo euskaraz lasai ibiltzeko lekuak, entitateak aktibatzea, haur eta gazteentzako eredu bilakatzen ahalegintzea, elebidunen erakartzea eta 15 egun horietan rol aktibo bat izatea aipatu ziten, besteak beste, aurkezpen horretan. Ez dakit ohartu zareten baina abian, bizi eta prest da Euskaraldia2.