Hainbat aldiz, gehienetan arrazoiz, entzun edo irakurri dugu kargu uztea edo dimisioa ematea demokrazia sendotuetako aditza dela eta, alderantziz, sasi demokratatzat jotzen ditugu mila akats, tranpa edo gezurretan harrapa-tzen dituzten arren, derrigortuta uzten dutela , edo ez, euren besaulkia edo tronua. Laburbilduz, dimisioa ekintza erabat demokratikoa dela, legezkoa, zilegia.

Zilegia baita, oposizioko alderdiei gutxi iriztea agintean daudeden jarrera eta ekimen hori eta zentzuratzea. Ezin bestela izan, dagoeneko atzeman duzuen, Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuari egion dioten kritika zerrenda luzea eta garratza, EAJk eta Bildu-k aspaldian izan duten elkar giro hoberena hoztuz edo epelduz. Agian izango ziran baina ez dut gogoan, Bildu alderdi inguruko dimisiorik eta, honek ere etzuten dena perfektu egingo.

Eskura zuzenean datorkidanez, Osakidetza euskal Gobernua harro senti arazteko ekimenik nabarmenena dela ez dut ia zalantzarik. Soinean bizi izan dut eta dut horren eskarmentu eta ingurukoenetan beste hainbeste eta gehiago. Izan dut aukerarik estatuko eta atzerriko batzuek ezagutze eta alderatzeko ere, eman dudan iritzi hori sendotzen duena. Oraintsu, Tarragonako ospitalera, txikikeria bategaitik joan beharra izan nuen eta han ere primeran tratatu ninduten, dena den.

Barnetik edo hurbiletik -Euskadi Irratia Gobernuarena da- ere azaldu da kritika latza lehengo Darpón ezta oraingo Murgak euskera ez dakitelako, “ezin egingo diogu elkar hizketarik” zuzenean gehituz. Bai latza iruditzen zait baina sinetsi nahi dut bata edo bestearen maila intelektual edo teknikoa duten franko ez dela izango. Batak eta besteak dauden tokian ikasteko ahalegin berezia egin behar luketela albora utzi gabe. Arrazoi edo kode deontologikoa pixka bat nahasia behar du izan irrati horrek, zeinean gaztelerazko adierazpenak berehala zapalduz bikoizten dutenean eta frantzes, txinoz, ingelesez edo arabez direnean geroxeago eman laburpena. Edota, bizitzaren aro ederrenean dauden gaztetxoei adin gabeak deitzea, kasurako.