HOLAXE, artikulua eta izena batera jarri zioten Sestaoko ontziegile enpresari, 2005.ean ia 100 urte, 1908tik, jarduera bera eraman zuen Sociedad Española de Construcción Naval de Sestao-ren oinerdekotza hartu zutenek. Marketing-ak edo ikusgarri egin nahai berriak, irudien aldaketa dakar berekin eta eraginkor bihurtzeak gehienetan, horrez gain langile kopuruaren murrizketa. Garai oparoenetan ehunka langilek hiru txandatan lan egitetik, 180 inguru daude egungo plantillan. Hainbat, bere enplegua arriskuan izateko baina, horien atzetik, 2000 inguru lantegi txiki omen daude itxason-tziak egiteko beharrezkoak. Larri daude. No hay futuro pintada handi bat egin du inork atearen inguruan. Industria aroan, Bizkaia ez ezik EHko aberastasunaren ikurra altxatzen zuen Nerbioi itxas adarraren Ezkerraldean, zeinek pentsatuko zuen mende erdi baino pixka bat geroago Ez dago etorkizunik afitxe erraldoia ikusi behar genuenik.
Aspalditik sumatzen zen ondorio hau. Naval-ez gainera Ferrol eta Cadizek osatzen zuten SE de C. horretan kapitalik handiena Sestaokoak izan zuen hainbeste urtetan. 1908.ean gerra-ontziak egiten hasi arren, gerora petroleroak eta bulkarrierrak egiteari ekin zion. Tartean, Europan egin zen 1.800 gizasemerantzat gurutzeontzi handienetarikoa egin ere bai. Bere izena zeraman Alfonso XIII-ak inauguratua; edota 1973.ean Urquiola petroleo-ontzia, botaduran baino famatuagoa egin zena, handik hiru urtera Galizan eragin zuen marea beltzagaitik. Hainbat episodio irakurri ditut han hemenka, milaka asko langile enpleatu eta orain oinordekoa hain kinka larrian ikusten den enpresaz.
Lerro hauek idazten nagoen honetako egoera azaldu nahiean, inguruan dabiltzen berriei begiratzea ez dut besterik. Ez dut azterketa egiteko argudiorik. Langileek, Gasteiz eta Madrileko Gobernuei deika, orroka. Haietatik, batak dena galdua ez dagoela, besteak ixilik. Denaren errua bankaren bizkar ematea ei da eta, Hara! Egun beretsuetan, lehenik BB, gero BBV, eta gero BBVA izatetik Bizkaia izan daiten, diru eralketa ikaragarria.