AURREKO ostegun eta ostiralean izan du lekuSoziolinguistikako klusterrak antolatutako “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan” izeneko Uda Ikastaroak. Parte hartze handia izan du ikastaroak eta hitzaldi zein mahai-inguru interesgarri bezain zabalak.
Ezin laburtu hemen han esandako guztia baina bai eman detaileren bat edo beste, hausnartzen jarraitu dezagun.
Unibertsitatearen begiradaz hitz egin beharreko mahaian parte hartu zuen mahaikide batek, euskararen erabileran funtzionatzen duten logikak eta euskararen erabilerarako onartzen diren eremuak aztertu ditu. Eta bere azterketen ondorioz, kultura eta logika bat eratu dela esan zuen euskararen erabileraren inguruan. Kultura eta logika bat, erabilera hori ahalbideratzen duena. Adibidez, administrazio publikoan euskaraz egiteko eskatzea edota umeei euskaraz hitz egitea. Baina hitzon arabera, oso eremu gutxi omen dira “gure kultura edo ideologia propioan ofizializatuta” ditugunak zeinetan euskaraz aritzea “normala edo ondo ikusia” den, hots,berezko eremutzat jo ditzakegunak.
Ildo beretik jarraiki, beste mahaikide baten ekarpena zera izan zen: gazte askok, euskara “eskola” hizkuntzatzat dutela eta ikasketak euskaraz burutu arren, beren bizi-tza pertsonalean gaztelaniaren aldeko hautua egiten dutela. Hainbeste, ezen eta, kasu askotan, bereizketa bortitza gertatzen den. Adibide gisa zera eman zuen jakitera: aurten, gradu bukaerako afaria, normalean ikasgela osoak bat bakarra egin ohi izan duena, bi taldetan banatu dela. Eta arrazoia honakoa: whasapp bidez afaria antolatzen hasi zirenean, bat gaztelaniaz idazten hasi omen zen. Eta beste norbaitek kargu hartu zionean, bere erantzuna honakoa: “¿Peroen la cenatambiéntenemosqueutilizarel putoeuskera?”. Hartara, bi afari egin omen zituzten: WhatsAppez euskaraz jarraitu zutenena eta gaztelaniara pasatu zirenena.