URTE berriaren lehen egunetan gaude eta apenas gogoratzen ditugu joan den urtean harritu gintuzten gertaera asko. Burua gero eta txarrago dugu, eta arinegi metatzen zaizkio denboraren pisuaren hautsa eta herdoila. Urtarrilean izan zen Charlie Hebdo aldizkariaren bulegoan, Al Qaedako hainbat terrorista sartu eta dozena bat pertsona akabatu zituztenean. Hil berean ebola gaixotasuna desagertu-tzat eman zen Afrikako herri zenbaitetan. Otsailean, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak austeritatearen sasoia amaitua zelaesan zuen. Martxoan lurrikara handi bat gertatu zen Kolonbian, eta ez zen bakarra izan. Miguel de Cervantes idazlearen gorpuzkiak aurkitu zituzten. Martxoan, Frantziako Digne eskualdean, 9525 hegaldiko kopilotuak berariaz jo zuen bere hegazkina Alpeetako mendien kontra. Apirilean, Txileko Calbuco sumendia dar-dar batean hasi zen, magma jaurtikiz, eta gutxitan ikusi diren argazkirik ederrenak ere sortaraziz. Hil berean, Nepalen inoiz pairatu den lurrikararik handiena gertatu zen. Mila hildako batu ziren estatu pobre osoan zehar.Baina dena ez da tragedia, eta Nigeriako Boko Haram talde paramilitarrak bahituriko nesketatik 293 onik erreskatatu ziren. Maiatzean, Vatikanoak Palestina nazio independente gisa onartu zuen. Ekainean, Frantzia, Kuwait, Siria, Somalia eta Tunez herrietan 130 hildako gertatu ziren atentatu terroristen eraginez. Eta homosexualen arteko ezkontza legalizatu zen AEBetan. Uztailean, migratzaileen uholdea hasi zen; Italiak 823 pertsona erreskatatu zituen itsasoan. AEB, Errusia eta munduko beste potentzia batzuek programa nuklearraren gaineko ituna sinatu zuten Iranekin. Eta New Horizons espazio-on-tzia Plutoneraino heldu zen. Abuztuan, Ekuador herrian, Cotopaxi sumendia 138 urte lotan egon ostean, berriropiztu zen. Irailean, NASAk Marte planetan ur gazia badagoelaesan zuen. Urrian, Patricia urakana, inoiz sortu den zoperna tropikalik handiena eta suntsitzaileena, eratu zen. Joan den hilean, Parisko atentatuak, Katalunia, hauteskundeak? Eta udazken perfektua, eta ilunabar ederregiak. Horiek ez dituzte estaliko denboraren hautsak eta herdoilak.