eUSKALDUN berri batek aspaldi jarri arazi zidan arreta eta, ongi ez dakidan zerbaitek, atzera eragin ninduan. Dagoeneko, ordurako, 10 bat urte zerama-tzan, aste egunero, iluntze aldera ETBn agertzen eta, gazteleraz ere sekula zaletu ez nintzan bezala, euskaraz eta mila lekutan entzun edo irakurri dudanetik, oso ongi egindako telesail horretara ez nintzen zaletu. Asko geroago eguneroko hartatik egun pare batera murriztu zuten baina hortxe izan dirau aurtengo udaberri arte. Orduan ere, kapitulu batzuk utzi dituzte udazken honetarako, ospe handiz eta auto publizitate ugariz azken saioak emateko. Entzun izan dut udaberri hartan grabatuak zeundela eta ezin dut ulertu hainbeste lagunek esku hartu duten saio baten berri kalera atera ez duten. Ilusio eta emozioa ematen dit sekretu hori aktore, aktoresa artean, gorde izanak.

Euskaldun berri baten erreferentziaz hasi eta aktoreaz bukatu dut arestiko hori, izan ere bi multzo horiek izan direlako Goenkale ‘super’saioaren ondorioak bereziki jasan dituztenak.Nonbait irakurri arren ez dut gogoan zenbat ehunka diren esku hartzeko aukera izan duten antzezleak eta zenbat milaka euskaldun berri eta zahar, euskara hobetzeko adi eta zurt egunero egon direnak. Ez du, beraz, meritu txikia 31 urtez bi funtzio horiek betetzeko balio izan duen Artaldeko Goenkaleko tira birak argitara kuxkuxeatu dituen telesailak. Batak eta besteek, euskarak eta antzezleak, babes guztien beharrean daudelako.

Errekor edo marka zaleak garenez, hondo datorkigu, kasu honetan, Espainian behin ere izan den telesail luzeena izan dela, denboraz eta atalez. Eta, Ea zeinek izan duen harri jasotzaile bat ko-protagonista bezala? Honi erantsiz, leitzatar jator horrek 100 kiloko harria mila aldiz jasotzen ikusteko aukera, beste hainbeste atal egitea ospatzeko, ez zen munduan emango edota ehunka antzezleen ‘opera prima’ bezala erabiltzeko bidea izatea ere ez. Entzutez soilik ezagutzen dudan arren, errealitatetik hain hurbil eta, era berean, egiatik hain urrun ibiltzea izan da neuri eragin izan didan kontraesana. Geure fikzioa izatea, alegia.