carros de fuego filma ospetsua etortzen zait burura urtero, irailaren azken astean hasi eta urrian zehar, Zurriolako hondar-tzan Gimnastica de Uliako atleta gazteak itsas ertzean korrika ikusten ditudanean.
Madrilen ez dutela horrelakorik pentsatzen dut jarraian. Itsasorik ez duten atletek ezin dituztela orkatilak eta giharrak kresaletan busti eta hondarrean indartu, birikiak olatu oldarkorrak dakarren haize garbiarekin ireki eta zen-tzumenak hiriko kutsadura akustikotik at erlaxatu.
Hala ere, badirudi, Gimnastica de Uliak (1917), ia ehun urteko tradizioaz kontatzen duen elkartea izan arren eta bere garaian futbolean, arraunean eta atletismoan aurreko mailako sailkapenak lortutakoa izan arren, orain, atletismo taldearen helburuak ez direla egunkarietako goiburuetara eramateko hainakoak.
Esan behar baita, Gimnastica de Uliaren helburu nagusia, atletak "egitea" dela. Atletismoa egiten ikasi, praktikatu eta praktikatuz ondo pasatzen dakiten kirolariak, alegia. Eskatzen dena da, elkarteak parte hartzen duen konpetizioetan lehiatzea. Baina helburu gorenen artean ez dago hango eta hemengo krosak edota atletismo froga guztiak irabaztea.
Kirolaria ez naizen aldetik, ez dakit azken hau esatea burugabekeria ote den: entrenatzen duenak markak hobetzea nahi duela ulertzen baitut eta, bestetik, egiten den ahaleginaren neurriko saria jasotzea.
Kontua da, jada ez dagoela kirol elkartearen edota kirolarien gurasoen baitan jarritako helburuak aintzatestea. Beste espazio, gune eta kanal batzuk direla epai hori bere egiten dutenak. Eta gutxi iri-tzirik, medioetan, kasu, ez dutela lekurik erabakitzen dutenak.
Honek guztiak, gutxienez, hausnarketarako tartea merezi duelakoan nago. Ehun urtez gazteak prestatzen egiten jarraitzen duen elkarte honek merezi ez ote duen, urtean behin, egindako lanaren eta jasotako emaitzaren gaineko aipamen xume bat.