ERRONKARIKO euskaranhitz egiten zekien azkenerronkariarra hil delajakin berri dugu... hitz egitenzekiena... euskalki hori lehenagohilda zegoen-eta, Etxebarriakeuskararen aldaera horretannorekin hitz egin ez baitzuen, antzadenez. Mundua ikusteko, gainbeheraetorri den bizimodu bati lotuaazaltzen zen aldaera hutsean... ezerezeanamildu da, eta azken hiztunarenheriotzak, galdutako mintzairenhil kutxa gizentzea ahalbidetudu... betirako. Ez zuen aurrerabiderik!Arnasa hartzeko, indarberritzekoerarik! Nago halako malenkoniapuntu batekin hartzen ditugulahalako berriak, gure euskaraknoranzko berean ez ote doan beldurbaikara. Halakoxeak ziren XIX. mendekoeuskaltzale ezagunak, iragarrizutenak gure hizkuntza ez zela XX.
mendera iritsiko. Halako aurreikuspenakegin zituzten hainbatekberriz XX.mendeanzehar, XXI.mendearibegira... eta esanak-esan euskarazari gara! Gaur ere! Hizkuntzen,bereziki hiztunen etorkizuna ez baitagoinon idatzia, bizimodua gorabeheratsuaizan arren. Astindu ditzagun,beraz, zalantzak, beldurraketa har dezagun euskara aurrera ateratzearenerantzukizuna gure bizkar,inoren erantzukizuna eskatu aurretik.
Batua eta euskalkiak ezdaude aurrez aurre
Ez dugu egun duela ehunka urte,milaka urte hitz egiten zuten gisarahitz egiten, are gutxiago idazten,kode idatzirik ez baitzegoen sasoibatean. Nago, duela ehunka urteArabako lautadan euskaraz ari zirenaketa egungo hiztunak elkartukobalira nekez ulertuko luketela elkar,bakoitzaren bizi-baldintzak, abiaburusoziokulturalak desberdinakbaitira. Horrek, euskara egunerokojardunerako baliagarri, hizkuntzabizia izaten jarraitzen duela erakustendu, ez besterik. Ez gehiagobaina ezta gutxiago ere! Gure artean badira eredu bateratuaren etatokian-tokiko aldaeraren arteanbigarrenaren alde egiten dihardutenak,euskararen auzia, iraupena,horretan jartzen dutenak. Ez naiz niiritzi berekoa. Euskara batua etaeuskalkiak ez daude aurrez aurre, elkarren osagarri dira-eta. Aldaeraguztien gainetik zein azpitik, zorukomuna, partekatua dugula ustedut, hizkuntza bat osatzera eramatengaituen eremu komuna, hainzuzen. Izan ere, tokian tokiko aldaerenugaritzeak ez ote dauka zer ikusiasasoi bateko Euskal Herriko,euskararen lurraldeko egitura soziopolitikoakahultzearekin, urtzearekin,barreiatzearekin edota desagertzearekin?Arrazoi ugari dagohori horrela dela uste izateko.
Euskalkien defendatzaile sutsuakdirenak, bere horretan, orbainikgabe gorde nahian ari direnak besteeuskalki batekoei galarazi beharote diete halako edo bestelako hitzaerabili dezaten, bizkaierazko hitzadela argudiotzat erabilita? Ondarroaaldeko hiztunek ez ote dituzte bestelakoeuskalkietakoak baliatubehar, horrek haien adierazgarritasunaareagotzen laguntzen badie?Zergatik joan nahi dugu hiztunenbeharrek adierazten digutenarenkontrako norabidean?
Zentzurik al du gure herrian,lurraldez eta hiztun kopuruz txikia,ortografia bateratuari muzin egitea,tokian-tokiko, inoiz eremu idatziraeraman ez diren aldaeretan idaztearenmesedetan? Ez dut ustehorrek euskara indartzea dakarrenik.Aitzitik, horrek hiztunaknahastu besterik ez ditu egiten,indarberritzearen aldeko ahaleginaare gehiago ahulduz eta oztopatuz. Garai batean euskara barreiatuzen bezala, gure hizkuntzak bateratzekojoaera erakusten du gauregun eta joera hori indartuko daetorkizunean, baldin euskara irauneta garatuko bada. Ez dago bueltarik!Urte gutxi barruko hiztunenmintzairak eta gaur egungoenakalderatzea baino ez dugu beharkohorretaz konturatzeko. Horregatik,astindu ditzagun nagiak, beldurrak,egin dezagun bakoitzak bere ekarpena,ahalegina euskara noranahikoagoabilaka dadin, horrek iraunkortasunaziurtatuko baitio... Erronkarikoegungo hiztun gazte berriekzein zaharragoek ziurtatzen dutengisan.