gaur, hau irakurtzen duzula, hilak 6 dituela, bezperan Errege Magoak ume Jesusengana joan zirela bi mila eta hamabigarren urteurrena ospatzen dihardugula, mirariak antzina bakarrik gertatzen zirelako esaunda egia osoa ez dela egiaztatu ahal izan dugu.

Jakin badakizue, urteak garrenean, ikasi dugula, umeek txarto jokatuz gero, haientzat ikatza baino ez dakartela Errege Magoek. Ez dakit arrazakeria kontua denetz, baina hiru erregeetan beltza da hirugarrena, eta ikatz kolorekoa. Horrek, berez, ez dakar beste eraginik.

Betiere, gogoan daukat Brianen bizitza filma ikusi nuenean, Jesus zelakoan Briani oparitu zizkioten hiru gauzetatik Brianen amak urrea eta intzentsua onartu zizkiela Meltxor eta Gasparri, eta Baltasarri, ostera, ez ziola onartu mirra. Beharbada, Europako hizkuntza latinoetan elkarrengandik hurregi daude mirra eta mierda berbak. Batek badaki!

Edozein kasutan ere, Errege Magoak, magia egiten zutelako, ziren magoak. Eta mago on batek behar duen moduan, urrundik joan ziren Belenera. (Banuen gogoa gure andrearen izena aipura ekartzeko!) Guztiok dakigu urruneko kontuak askozaz hobeak direla hurrekoak baino. Etxean egunean-egunean ikusten dugunak ez du meriturik, inoiz behin azaltzen zaiguna, ordea, hori bai miragarria! Hain gara txikiak gizakumeak!

Bada, Errege Magoek ume Jesusengana jo zuten, izarloka batek zuzenduta. Izar hark iragartzen zien lekuan lekuko biztanleei haren atzetik bazetozela Errege Magoak. Kontua da, mago guztiekin suertatu an-tzo, haiek alde egiten dutenean, inork ez duela gogoan gordetzen haiek egindakoa. Haien eginak hain hutsalak izan ziren!

Hori hala dela onarturik, egia da badirela gure artean benetako magoak direnak, nahiz eta gu horrekin konturatu ez. Horretara, bada, hainbat lagun aita ditzakegu, baina egunokin bolo-bolo dabilen izena nabarmendu nahiko nuke eta zuen begien bistara azalarazi: Carmen Vela.

Andrazko honek badu meritu bat, beste mago guztiek egiten dutena ez kontrakoa egiten du: ez ditu gauzak ezkutarazten, azalarazten baino. Antzinako esaldiak horrela esaten zuen: Zerbait benetan ezkutatu nahi baduzu, jarri ezin ageriago. Eta horretara joan da kontua.

Oraintsu arte Espainiako sozialistekin egonda da gobernuan, Alderdi Sozialistaren kidea izan barik. Kanpainan zehar, Alfredo Pérez Rubalcabaren alde azaldu zen, eta, hark galdu eta gero, Rajoy presidenteak ostera ere izendatu du. Jakina, Alderdi Popularraren barruan ez dute askok txantxa ondo hartu.

Andrazko honek egin dituen lehenengo adierazpenetan, Alderdi Popularraren herri-kargudun legez, argi eta garbi azaldu du bere iritzia: berak beti jokatu du zien-tziaren alde, eta horrek, argi utzi duenez, guztia garbi dezake. Zien-tziaren alde baino gehiago zientzia fikzioaren alde azaldu da. Isaak Asimovek ez zuen hobeto egingo.

Betiere, zientzia fikzioa magia bihurtu du, ezik berak ez dauka edozein leku zientifikotara joateko adina titulu. Ez dio, badauka jendeari miragarriak pizteko gaitasuna, eta horrek, gaur egun, itxuraz, balio handia du.