Aurrera goaz... Biba tu!
ASKATASUNA hitz potoloa dela zalantza gehienetatik landa dago. Hemen ezezik mundu guztian majinabat gerra eta bake ospatu dira historian zehar. Askatasuna, herri, nazio, auzo, etxe, bikotekide edo norbanakoa libre, burujabe edo delakoa izateko egiten den aldarria. Asko edo gehienetan alde batentzako libertatea ematen duena aurkarientzako bahiketa edo atxiloa suposatzen ba du ere. Bizpahiru ezezik milaka zentzu edo sinonimo arki ditzakegu askatasuna hitza erabiltzeko baina bat aukera-tzekotan ez dut zalantzarik: Kaiolan dagoen txoria atea ireki edo urratuz hegan alde egitea edo kar-tzelan dagoen gizakia kalera edo landara ateratzea. Berdin dio bafle baten barnean, lurpe edo hormako zulotik, teilatutik edo ate zabaletik bada ere. Horrexegatik, Jaurlari-tzakook!: Kortatukoek apologia egiten ba zuten, hor doa nire delitua: Sarri, Sarri, Sarri... Aurrera goaz... Biba tu!
Baikorra naiz eta lerro hauek pantailan daudenetik zuek paperean irakurtzen dituzuen tartean, balitza Moroak gara behelaino artean?, Joseba Sarrionaindiaren saio lanak irabazi duen Euskal Literatura Saria, haren eskuetara garbi eta garden emateko erabakia hartu duela Jaurlaritzak. Akats bat izan duela eta hori zuzenduz atzera bota duela astelehenean esan duena. Bakea eta askatasuna hainbat hurbilago dagoela eta normaltasunaren izenean saria bere jabeari emango diotela.
Besterik inortxok ez duelako ulertuko. Berton, gobernu honen babesean bizi garenok ohituak gaude holako kirtenkerietara baina nola azaldu erabaki hori EHtik landa? Literatur lehiaketa bat da. Zehatz arautua. Arauak betetzen ez dituena, beraz, kanpora, Ulertzen? Kanpora!
Izan ere astakeri hori kaleratu zuten egun berean, Galparsoro Fiskal Nagusia mikro eta kameren aurrera azaldu zen "eskuzabalak" izango direla preso eta beste damutuekin, esanez. Aspaldiko hilabeteetan aurrera urratsak alde batetik soilik ematen direla esaten dutenen kontra egin nahi zuela zirudien. "Guk ere ematen ditugu urratsak", adierazi nahian. Ebidentziak, gezurti sudurra, Pinotxorenna baino luzeagoa egiten die.