Ni mutil-zaharra naiz eta egia esan kontaktu gutxi dut neska-mutikoekin. Baina ene ilobak esan berri dit, eskolan bidaltzen dietenean ariketak edo etxekolanak, nola ez etxean egitekoak, era berean eskatzen diete ordenagailuz bidaltzea etxekolanak, behin einak, eskolako irakasleari. Badakigu Internetek pornografia duela, ez da bideragarri esatea pornografia txarra dela haurrentzako eta neska-mutikoentzako, eta ona dela helduendako. Pornografia egin behar dena da debekatu, bai haur eta bai helduendako. Ez dago pornografia onik. Itzela da bide horretatik, etxeko lanak edo ariketak medio, behartzea haurra, nahi ta nahiez bizi behar izatera Internetekin baita etxean ere, oraindik pornografia ez delarik debekatu. Behartzea haurra, baita bere etxean pornografiaz bizitzera, gehiegi da. Internet? Ongi da, baina ondino ez da pornografia debekatu amen, ez behartu haurrak. Internetez bizi behar izatera nahi ez duten tokian.