Eskubideak bermatu
Artazugoikoko ikasle taldea Barakaldoko Antonio Trueba institutuan gertatutakoaren ondorioz, azalpen bat emateko beharrean gaude. Aipatutako institutuan, antza denez, laurehun ikasle eta haien irakasle guztiak, egun batetik bestera atera behar izan zituzten, txosten batek adierazi zuelako eraikina erortzear zegoela. Hau dela eta, Artazugoiko Irale izeneko eraikinean, Bilboko Errekalde auzoan, sartu zituzten eskolak emateko. Eta bertan, ehun bat irakasle formazioa jasotzen ari ginen, nahiz eta hau ez den inon ere aipatu. Argi dago, lehentasuna daukatela ikasleen ikasteko eskubideak eta segurtasuna bermatzeak. Baina Artazugoikoko zentruan formazioa jasotzen ari garenon eskubideak ere bermatu behar dira. Eta ez da halakorik egin. Horrelako egoera bat berriro gertatuz gero, ba al gaude prestatuta aurre egiteko?