A zer zalaparta pizten ari den Pirinioetatik behera, edo hori sinestarazi nahi digute behintzat. Liskarrari, errietari, kimera esaten diote Nafarroa Beherean, eta hori da Espainia: konponbiderik gabeko kimera. Egoera nahasi honetan asko dira Estatuaren berregituraketa egiteko abagune aproposa dela uste dutenak. Bigarren, benetako, trantsizioaren aukeraz ari dira. Espainia salbatzeaz finean.

Benetako partida, ordea, Europan jokatzen ari delakoan nago ni. Hor ematen ari da trantsizioa. Europan eta orain ari da jokatzen egituraketa politiko berria. Euskal-nafarroan etorkizuna ere bai. Zertarako nahi dute Europan oraingo Espainia? Eta euskal-katalanen kargu txukunago jarriz gero? Espainia beti izango da Espainia. Apaindu eta gero ere bai.