Síguenos en redes sociales:

Zuen artean ez horrelakorik

Joxe Arregi teologo frantziskotarraren arazo larriaren aurrean, Elizbarrutiko apaiz-talde honek honako gogoeta hau eskaini nahi dio Gipuzkoako kristau-herriari eta gizarteari:

1. Fededun eta herritar askoren artean nabaritu dugu nahigabe, kezka eta nahasmendu handia sortu duela, bai joan zen ekainean komunikabideetan zabaldu zen berriak, hau da, Joxe Arregi teologo frantziskotarra isilarazteko edota atzerrira bidaltzeko asmoak, bai orain zabaldu den berriak: teologo honek Frantziskotar Ordena utzi behar izanak.

2. Honen aurrean iruditzen zaigu arazo larri hau bideratzeko zenbait eliz erakunderen arduradunek erabilitako prozedura ez dela, inola ere, bidezkoa eta onargarria izan, ez Ebanjelioaren ikuspegitik, ez giza duintasunaren ikuspegitik begiraturik.

3. Iruditzen zaigu begirune handiagoa zor zaiola ikerketa eta formulazio teologikoa egiteko beharrezkoa den askatasunari.

4. Arazo honek ekarri duen egoera ilun eta tamalgarrian, Joxe Arregi teologoaren sufrimendua gogoan dugula eta beraren pertsona babesten dugula adierazi nahi dugu.