Gaur lanera itzuli naiz eta, egia esan, asko kostatu zait pixka bat deskonektatzea. Bi neska txikirekin, denbora batez atseden hartzea zaila da. Ez naiz kexatzen, ordea, lanera itzultzea ez da beti erraza, baina egonaldia oso aberasgarria izan da, ondo pasatu dut. Gainera, laster izango ditugu Bilboko festak, Aste Nagusia! Ez naiz Bilbokoa, eta duela 17 urte bizi izan nuen azken Aste Nagusia, baina aurten festa giroa pixka bat dastatzea espero dut. Jaietan zehar, Bilbo irribarrez eta kolorez betetzen da, eta hori, kanpotik begiratuta ere, beti ikusi dut berezi. Eta gogoratu festetan ere aske, indarkeria sexistarik ez!