Síguenos en redes sociales:

Jai Alai

Sara Cortés

Suizidioa

Ulertzen dut suizidioaren inguruan prentsak duen isiltasuna errebote efektuaren beldurra dela eta, baina hala ere, urtero milaka pertsonak egiten dute bere buruaz beste. Datuek garbi erakusten dute isiltasun mediatikoak ez duela prebentzioan laguntzen. Tabuak bakardadea eta estigma areagotzen ditu. Bortxaketak dira hedabideek tabu hori apurtu izanaren adibide. La Manadaren kasu konkretuan medioek gaia landu genuen eta horrek gizartearen kontzientzia piztea ekarri zuen. Zergatik ez egin gauza bera suizidioarekin? Gaur egun, isiltasuna babes bezala erabiltzea baino ez ote da egoerari aurre egin ahal ez izatea?