Iritsi dira nire herriko festak, San Telmoak! Eta, noski, barrakak ere bai... Pozaren iturri dira haurrentzat, baina ni, berriz, kalkulagailuarekin ibili naiz. Zer da hau, Disneyland Paris ala gure herriko barrakak? Prezioak ikusita, duda dut. June, nire alaba, ilusionatuta dago eta guztietan ibili nahi du: “Ama, honek bira egiten du!” Bai, bihotzak ere bira egiten dit niri, ordaintzean. Prezioak gero eta altuagoak dira: bidaia bakoitzak 2,50 euro balio ditu. Nik uste nuen emozioa barrakan zegoela, baina benetako adrenalina tiketaren prezioan dago!