Hauteskundeak. Beste batzuk. Historikoak hauek ere. Nola ez ba. Begirada asko daudela gauza jakina da. Betaurreko ugari. Asmo eta irrika anitzak. Atzo bertan hauteskundeak gauzatu ziren. Bakoitz askok bere begirada du. Betaurrekoak aukeratu behar. Atzo-gaur, gauerdi tartean, telebista aurrean tinko eta arretaz, eta irratien pingainiloak belarritan. Denbora gehiegi ez hausnarketa sakonegiak idazteko. Presa nabaria, eta jakina egunkarira bidaltzeko puntta punttan, bere ordutan, irakurle estimatua. Horra ba, oso oso bote-pronto bizian, nire hainbat gogoeta desordenatu samarrak, izango da garaia ur sakonagoetan murgiltzeko. Gaueko 11ak inguruak dira. Telebista begi bistan, irratiko pingainiluak belarritan. Lehen inpresioak, lehen datuak eta emaitzak. Lehen zenbakiak geure lurraldetan. EHBilduk emaitza bikainak atera ditu han eta hemen, hemen eta han, hiri handitan, herri txikitan, hiriburutan, lurralde historiko ezberdinetan. Zaila zait jakitea etorkizuna nolakoa izan daitekeen. Zaila zait aurre ikustea ziklo berri baten aurrean gauden. Ez da gau egokia, ez da gau goxoa EAJrentzat. Paktuak eta akordioak etorkizunean, paktuak eta akordioak biharko egunari begira. Nork bilduko ditu bere inguruan nahiko indar gobernuaren boterea eskuratzeko. Zeren, zer da irabaztea eta nola bideratzen da gobernuaren agintea. Dena dela, lehen esan dut gaueko 11k direla, ezagutzen ditugula emaitzak baina ezezagunak zaizkigula hurrengo urratsak.
Paktuak nagusi: Donostian, Gipuzkoan, Gasteizen, eta zer esanik ez Nafarroako Iruiñean. Izan da hauteskunde hauetan sorpresarik, izan da hauteskunde hauetan ezustekorik handik eta hemendik. Inkestak ez dira oso fin ibili beraien aurre.ikuspuntuetan, zaila asmatzea, zaila aurreikustea oraingo emaitzak. Hemendik aurrera saltsa handia izango dugu politika eremuan. Nork, norekin, noiz, eta zeren truke jokoan. Udaletxeak eta BBNNk jokuan, lau hiriburuak eta hainbat herri eta hiri garrantzitsu. Euskal lurraldeetan Bildu aurrera eta gora, Espainian PP. Zaila izaten zait niri behintzat adiskide irakurle hori, bereziki ordu oso estu hauetan zein baldintzak suertatuko diren etorkizun motzean.
Niri behintzat, irakurle estimatua, hainbat gogoeta otu zaizkit: zigorra hainbati, haserrea besteari. Eta beste batzuei espero ez zen igoera aurre ikusi. Agian belaunaldi berriak, horizonte berriak, erronka berrien aurrean erantzun berriak, edota mediatikoki mezu egoki eta oportunagoak zabaldu izana. Laster, sei hilabete ondoren, beste hauteskundeak, ez berdinak bai, baina beste batzuk. Eta laster batean ere Europa eta E AEkoak. Demokraziak baditu bere oinarriak, hauteskundeak eta bozka libreak. Hauteskundeetan hainbat izu eta ikaratxo izateak badu, badute bere ikasgai guztiz aberatsa, atzera begiratu, ikasi, ikusi egindakoa eta irakatsi etorkizunari erronka berrien erantzun zuzenak. Lagunak ditut zelai jokoetan. Hautatuak izan ala ez nire besarkadarik zintzo, bero, estu eta leialena. Bai, zutaz ari naiz. Eutsi.