Izan ere, ez dago autogobernurik, ez behitzat, era adierazgarrian halako izendapena merezi duenik, segurtasunaren kontua barruratzeko gaitasunik ez badauka. Horrexegatik garrantzitsua da urteurrena aipatzea eta azpimarratzea. Er-tzaintza borondate politiko irmo bati esker jaio eta hori tarteko berreskuratu zen. Abia-tzeko orduan errezeloak ugariak izan ziren. Baten batzuek horrenbeste pertsona armatu Espainiako batasuna kolokan edo, gutxienez, zalantzan jar zezaketela zioten. Beste batzuk, aldiz, gogor oldartu ziren euskal poliziaren kontra eta zezaketen guztia egiten saiatu ziren polizia horretan aritzen zirenak seinalatzeko, jazar-tzeko, iraintzeko, baztertzeko eta zezaketenean akabatzeko... Oraindik ere zuritu gabe segi-tzen dute ustez herri honen izenean baina herri honen gehiengo zabal baten borondatearen aurka aritu zirenen eta babestu zituztenen gehiegikeriak!

Ez dago gizarte demokratiko bat polizia demokratiko bat bidelagun ez duena, polizia integrala, eskumen osokoa eta baliabide guztiak eskura dituena. Inguruabar horretan, ulertezinak dira segurtasun indar horrekiko estatuak sarritan erakutsi izan duen mesfidantza, gaitasuna galgatu eta eragingarritasuna murriztu dio eta. Badago zer hobetua, urratsak egin diren arren... Eta urrats berriak emateaz batera, badago egon oraindik berrikusi behar den kontu bat, estatuko polizia-indarren lekua, egitekoa eta gehiegizko pisua EAEn zein Nafarroan. Nire ustez, presen-tzia hori murriztu beharko li-tzateke, Hego Euskal Herriko polizia-taldeei eskumenak zabaltzeaz batera.

Berrogei urte joanak dira, eta itsukeriak hainbat lagun bide bazterrean laga ditu... Orain, nondik gatozen ahaztu gabe, gaurko zein bihar-etziko gizartearen errealitate berrira egoki-tzen joateko urratsak eman beharko dira. Horiek horrela, bestelako gaitasunak barrura-tzen dituzten pertsonak sartze-ko ahalegina egin beharko da, polizia-indar honen gaitasunak indartuz, gaztetuz, generoaren aldetik orekatzen ahaleginduz. Orobat, ohiko delituak jazar-tzeaz gain, bestelakoei aurre egiteko norabidean urratsak egin beharko ditu, eremu digitaletik edo bestelako errealitateetatik eratorritakoak... finean, bultzada berri bat ematea behar-beharrezkoa da. Hori bai, polizia-indar honetan parte hartzen dutenak nondik datozen eta herritarren zerbitzura daudela inoiz ahaztu gabe!