Harridura eta haserrea aurretik zetorren ordea. Epaimahaiak, finalerdietan Tanxugueiras talde galiziarraren proposamena finaletik kanpo geldi- tzeko eran bozkatu izanagatik. Festibaleko publikoak txistuka eta oihuka hartu zuen epaimahaiaren boza. Espainiako egunkarietan ere jaso da iri- tzia, panderoa oinarri duen musika batek ezin duela landa eremua gainditu eta galiziarren proposamen berriari tribalismo zantzuak zerizkiola salatuz. Kontua da, Espainiako hizkuntza koofizialak bistaratu eta Europari erakutsi nahi zizkiola Tanxugueiras taldeak. Espainia estatu inklusiboa dela aldarrikatu. Eta, behin berriro, Espainiak hizkuntza koofizialak landa eremuan kokatu ditu, hizkuntza horietan adierazten diren herriak edo proposamenak tribalistatzat joz.
Kultur adierazpide berriak eta aniztasuna horrelaxe jasotzen dira atzerakoiengandik. Tribalista- tzat joz eta finalean aurkeztutako aukerarik sexistenari bozka emanez. Bazegoen beste aukera bat ere, Rigoberta Bandinirena. Munduko gizaki guztiok elikatu gaituen amaren bularrari gorazarre egiten ziona. Lotsagabekotzat jo da hainbat esparrutan proposamena; elikatu gaituen amaren bularra eskenatokian ikusteak arrara sortu baitu zenbaiten moral herdoilduan. Haatik, nahiago izan dute burua baino areago gorputza erakusten duen proposamen baten alde egin, ahotsa baino katu-dantza areago den proposamen bati bozka eman. Behin berriz, emakumearen atributu behinena, bere gorputz desiragarria dela erakutsiz. XXI. mendean, berdintasunaren mendean.
Barregarri gelditzea opa diot Espainiari maia- tzeko Eurovisio jaialdian. Eskerrak, tribalistok ez gaituen ordezkatuko. Ez eta umeari bularra emateko mundua gelditu dugun emakumeok ere.