RUDITZEN zait hitzen higatzea historian zehar gizarte eta kulturek jasan duten fenomenoa dela. Auden poeta ingelesak hitzen esanahaia zaintzea zuen poesiaren helburu behinentzat; Viktor Kemplererren III Reicharen hizkuntza saioan hitzen esanahiaren nazifikatzea azaltzen du. Aste honetan Israelgo armadak zera zioen txio batean: "Gure helburua terrorea eraso-tzea da". Nekez sustenga daiteke terrorea hitza Gazatik datozen erasoei irudiek erakusten duten eraso orokorraren aurrean. Hammas, ordea, erakunde terrorista da, Israelen armada, definizioz, ezin da izan nahiz eta, Euskaltzaindairen hiztegiaren araberako hitzaren definizioan, "helburu politikoak lortzeko izua sistematiko erabili".

Apharteid hitzak ere jada ez du esan nahi esanahi zuena, baina Israelen berez apharteidaren antzeko sistema dago bertako %20 populazioaren kontra, alegia, Israeleko hiritartasuna duten arabiarren kontra. Jerusalem Ekialdean, SheikhJarrah auzoan, kolono israeldarrek ustez judutarrenak izandako etxeak zeinetan orain arabiarrek bizi diren okupatzen hasi dira; alderantziz, ordea, eskubide hori ez dago. Ez da apharteida, baina antz handia du.

—Antisemitismoa hitza aspaldikoa dugu. Judutarren kontrako gorroto, etsaigo zein diskriminazioa, historian zehar progrom ugari eragin dituena, eta Hannah Harendtek aztertu bezala, mendebaldeko kulturaren sorreran errotuta dagoen ideologia da. Antisemitismotzat jotzen da, ordea, Israeli egindako kritika oro gaur egun. Berriz ere, zentzua aldatutako hitza egitateak estaltzeko erabiltzen dena.

—Kolonialismoa. Koloniak ezarriz lurralde eta populazioa kontrolatzeko erabiltzen den politika. Israelgo estatuak palestinarrak Gaza eta Mendebaldeko Palestinan ezarritako politika ez da zen-tzu hertsian kolonialismoa, hitz hori Europak koloniak sortzeko politikarekin loturik baitago, baina halaxe da, nahiz eta hitz hori ez erabili okupazio hori deskribatzeko.

Ardura, Europak gatazka honen historian duen hitza. Bizitza batzuk beste batzuk baino gehiago balio dute.