Erredakzio-mahaia

Orfidala mesanotxean

21.03.2021 | 01:26
Orfidala mesanotxean

egunero hamar pertsonek egiten dute bere buruaz beste Estatuan. Datu esanguratsua Iñigo Errejonek eman du aste honetan Diputatuen Kongresuan, osasun mentalak duen garrantzia plazaratzeko erabili duen txandan. Bere esanetan, sare publikoan dauden psikologoen kopurua bikoiztu egin beharko litzateke. "Gaizki pasatzen ari zarenean norbaiten laguntza izatea ezin daiteke soilik ordaindu dezaketenen-tzako luxu bat bilakatu", argudiatu du. Carmelo Romero popularrak "joan zaitez medikura!" aurpegiratu dio eskola jazarle bat balitz bezala. Segituan egin du atzera Twitterren, barkamena eskatuz, baina keinua sinboliko samar geratu zaio eta adierazitako fribolitatea eran-tzi ez duelakoan nago. Izan ere, eskuina larregitan harrotzen da alde guztietatik darion maskulinitate toxikoaz. Eta maskulinitatea toxikoa aipatzen dut bereziki gizonezkoen depresioa ikusarazteko oztoporik handiena delako. Maisutasunez azaltzen du José Ignacio Carnero idazleak berriki irakurri dudan Hombres que caminan solos eleberrian. Pandemia uzten ari den arrasto sakonen testigantza izan baino lehen idatzitako liburuan, genero-rol tradizionalek gizonezkoek bere zaurgarritasuna azaleratzeko orduan erakutsitako zuhurtzian duten eraginaz mintzatzen da. Berez, depresioarena gai tabua bada, gizonezkoen depresioa are tabuagoa dela dio. Baina gizonezkoek ere orfidal kutxak dituzte mesanotxean, nahiz eta gaitz hau jasatetik Carmelo Romero bezako harroputzak ere ez diren salbatzen.

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia