Erredakzio-mahaia

Zaharrak berri

10.01.2021 | 01:03
Zaharrak berri

Urtea desira, asmo eta, batez ere, itxaropen handirik gabe hastea erabaki zuzena izan ote den zalan-tzan jartzen ari naiz. Koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina jasaten ari den atzerapenak aurtengo udan ere maskararen marka izango dugula aurreikusteko bidea zabaldu du. Hirugarren olatua ate joka ari den bitartean, birusaren inokulazioaren inguruko datu kontrajarriek nahasmena sortzea lortu dute, pandemia hasi zenean kutsatutakoen zenbakiekin egoten ziren dantzak antzeratuz. Txertoen helduera pitinka-pitinka antzezten ari da, baina dosien urritasunak gehiegi gogorarazten du garai batean pairatu genuen maskaren eskasia. Déjà vù sentsazioa deuseztatu ezinik, zaharrak berri izatea ez da harritzekoa. Erkidegoen eta gobernuaren arteko ika-mikak ere ez dira falta txertoaren ezinbesteko lurreratzean. Eta administrazio ezberdinen arteko desorekak nabarmenak baldin badira, aipamen berezia merezi du Madrilek, bere gabeziak laguntza pribatuarekin konpontzeko prestutasuna erakutsi ostean. Hain zaila al da ahaleginak biderkatzea –ahalegin publikoak, noski– berebiziko garrantzia duen helburua lor-tzeko? Hain zaila al da txertaketa prozesua arrakastaz bideratzen ari diren herrialdeengandik ikastea beharrizanak estutzen duenean? Itxaropen handirik gabe ez al naiz agintarien estrategian eroriko? Herritarrak ezer espero ez dezaten baldintzatu, eta denak liluratuko dituzu eskaintzen diezun gauzarik txikienarekin.

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia