Noizik eta behin bizikletaz errepidera irteten garenok beti jakiten dugu jarduera horrek berekin duela arriskua. Lasterka saio bat egitera irteten garenean, ostera, ez dugu pentsatzen sekula ezer txarrik gerta daitekeenik. Iragan astean istripu gogorra gertatu zen Getarian. Auto batek bi lasterkari harrapatu zituen, eta biei zauri larriak eragin. Horietako batek beste era batean bizitzen ikasi beharko du ezinbestean. Haren inguruko denak kezkak urtuta egon dira ondorengo egunetan, baina hara non, bat-batean, mezu bat idatzi zuen zaurituak berak: "Ez dago minik, soilik ilusioa!" Kyle etorri zitzaidan gogora. Benetako barne-indarra duenarentzat, sekula ez dago amore emateko aitzakiarik.