Síguenos en redes sociales:

Selektibitateaz

ISKANBILA piztu da selektibitateko matematika-froga baten inguruan: ulertzeko zailegia omen zen. Ba, zer pentsatua ematen du. Uste nuen aldez aurretik finkatutako edukiak ikasteko zela batxilergoa eta ez selektibitatean atera daitezkeen gaiak prestatzeko. Baina, antza denez, ez da horrela. Irakasle batek batxilergoko edukien artean egon arren selektibitatean inoiz atera gabeko ariketa bat ipini du azterketan, eta gure gazteak, pikutan. Selektibitatea auzitan dagoelarik, emango du zer esana. Ea nolako notak ateratzen dituzten. Normalean ehuneko 95k gainditzen du.