Eutsi, Josu!!!
Martxoak 2. 60 egun euritsu. Batzuk kexaka; beste batzuk, Euskadi tropical hau maitatzen. Guk aldiz, zu ikusi ez arren, eguzkia egunero urtetzen dala badakigu, eta beti, eguneko momenturen baten eguzki-izpi batek, dana ondo urtengo danaren esperantza isladatzen deusku; amaitzen ez dan guda dala dirudian arren, irabaztea besterik ez dago, ekaitzaren ostean beti datorrelako barea. Beraz, heldu da azken kartak jokatzeko eguna. Tortilla-patatari buelta emoteko ordua. Momentu honetan, berba honek irakurriko ez dozuzala badakigun arren, indarra bidaltzen deutsugu, Euskal Herriko txoko desbardinetatik, Bartzelonara zuzen-zuzenean. Ez dogu itxaropena galduko. Itxaropena omen da galtzen dan azkena, eta zugaz, ez gara gitxiago izango. Bada, azken finean hau guztia gertatuko ez balitz ez geunkez momentu asko biziko. Ez ginateke Bartzelonara joango ametsetako bidaia egitera, ez geunke sentimenduz betetako bertso bat egingo, ezta hau abestuko ere. Ez geunkez zure argazkiak dabezan kartelak egingo, ezta zure oroimenez grabatuko hainbat bideo. Gauza danari atara behar jakelako alde ona, eta honen alde ona famili bat garala da. Zure bigarren familia gara eta betirako izango gara. Famili handi honen partaide izatea plazer hutsa da, benetan, eta bakoitzak bere aldetik hondar ale bat jarriz gero, existitzen dan gaztelurik eder eta sendoena osatuko dogu, inork inoiz suntsitu ezingo dauan gaztelue, esperantza eta maitasun osoz osaturik. Milaka tsunamik be ezingo dabelako gugaz. Amaitzeko, indarra batez be familiari egun gogor honeetan, indarra eta maitasun osoa zuri batez be Pello. Zeu be nahi zaitugulako gure artean, bene-benetan meritu itzela daukazulako, aurrera egiteko zure indarra eta esperantza inoiz ez galtzeak ez daukalako preziorik. Biak zarie gure heroiak, txiki eta handia. Altua bezain handia barrutik, eta benetan zu moduko jendea alboan eukitea plazer bat dalako. Beste barik, betiko leloa errepikatzea bakarrik ez jaku geratzen: “GANAR, GANAR O GANAR”. Laster biok geugaz egongo zarielakoan. Indar eta esperantzaz betetako mosurik handiena Bilbotik Bartzelonara familia!